Azken agurra
Andonegi, Xiriako
I
Naigabeturik uzten gaituzu
egun batetik bestera,
¨Nola ain laister aldatu zera
osasunetik iltzera?
Gure Jaun onak eraman zaitu
Berarekin bizitzera,
Zorionera beti-betiko
aingeru baten antzera,
Apaltasunez irabazirik
dezun saria artzera.
II
Urreisti eta Zubiaurre'tar
Migel jaun agurgarria,
Motrikun dagon baserri baten
"Urreisti'n" jaio ta azia.
Gazte-gaztetik oso bixkorra
jakintasunez argia,
Amagandikan ikasitako
oitura zarren zalia.
Akatz gabeko apaiz jatorra
euzkotar garbi-arbia.
III
Jesukritoren lorategiko
apaiz jaun agurgarria,
Suge zarraren mistuak iñoiz
ere ikutu gabia.
Txikitandikan sortu zaizkitzun
gorputz ta anima garbia,
Argiro beti azaldu zendun
kristau onaren bidia,
Zuzentasunez gorderik beti
Jaungoikoaren legia.
IV
Denbora zerbait igaro arren
atzaigu zatu oraindik,
Ain maitea zan artzai zintzoa
izkutatua mundutik,
Ordu ezkero ezta atertu
malkorik gure begitik,
Biotz-biotzez otoitz dezagun
bakoitzak bere aldetik,
Gure otoitzen ordañez berak
lagundukoigu zerutik.
V
Zeru ta lurren Egille zeran
nere Jaungoiko lastana.
Ama Birjiña eta San José,
San Joakin eta Santa Ana.
Zuen bitartez nai det iritsi
orain eskatzen detana,
Itxaropen txit osoarekin
zuzentzen naiz zuekgana,
Zuen artera artu zazuten
Urreisti'tar Migel jauna.
VI
Gure artzai on maite-maiteak
argiro azaldu zuan,
Jainkoaganako maitetasuna
eriotzako orduan.
Garbitasunez apaindurikan
iltzeko pozik zeguan,
Zeruko ateak zabal-zabalik
guztia zegon gertuan,
Orain zeruan pozikan dago
betikotasun osuan.