inprimatu
Arno'ko Gurutza
Izenburua:
Arno'ko Gurutza
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
32.zk.
Orrialdea:
131

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arno'ko gurutza

 

Andonegi, Ziriako

 

 I

 

 Erri txiki-txiki bat

 sortu zan ludian.

 «Motriku» izenakin

 Arno'ren oñian.

 Ibas baso ta mendi

 inguru guzian,

 Arno'ko Gurutzea

 guzien gañian.

 

 II

 

 Amatxo'k esan ziran

 jaio nintzanian,

 lendabiziko itzak

 arnasa artzian.

 ­Bizi adi, semetxo

 pozez ta pakian!

 Arno'ko mendiaren

 beko barrenian.

 

 III

 

 Poz-pozik bizi naiz ni

 Arno'ren menpian,

 neure atsegiñetan

 zeiñ atsekabian.

 Ondo Bordea daukat

 biotz barrenian.

 zuri entzundakoa

 aurtxo nintzanian.

 

 IV

 

 Legorrian bezela

 itxas zabaletan,

 egualdi onarekin

 baita ekaitzetan.

 Paketsu Bizi gera

 gu geren lanetan,

 Arno'ko Gurutzaren

 lege «santuetan».

 

 V

 

 Orain len eta beti

 urte askoetan

 Motriku'n beselaxe

 beste errietan,

 Emen inguruetako

 baztez guztietan,

 Gurutz ederrak degu

 gure mendietan.

 

 VI

 

 Mendi polit bat badet

 maite biotzetik,

 alkarren maite gera

 biok aspalditik.

 Arno'ko gurutziaz

 nago txoraturik,

 berdiñik ez det uste

 iñon badagonik.

 

 VII

 

 Ametskor esna nintzan

 goiz illun batean,

 etxetik irten nintzan

 mendiko ustean.

 ­Ene! Zer ikusten det

 or aurreko aldean?

 Arno'ko Gurutzea

 mendi tontorrean.

 

 VIII

 

 Ez dago aiñ urruti

 Arno'ko mendia,

 bide galdurik ez da

 ederra bidia.

 ­Goazen azkar mutillok!

 jauri izerdia!

 laizter artuko degu

 atseden-aldia.

 

 IX

 

 Iya igaro degu,

 Biderik erdia,

 Ez al dezute ikusten

 zerbait irudia?

 Begira zelai ortan

 txabola txikia,

 ez da ba «Apaiñ» izango,

 ­bera da! egia.

 

 X

 

 «Apaiñ» era eldu ta

 zantzo ta barriak,

 ­Ijiji! batek eta

 ­Ujuju! bestiak.

 Abots argiz abestuz

 abesti maitiak,

 alaitasun onian

 zar eta gaztiak.

 

 XI

 

 Agur Arno mendiko

 ardizai maitiak,

 agur zelai eder ta

 mendi bitartiak.

 Agur Arno'ko Gurutz

 eta baserriak

 agur bere menpeko

 erritar guziak.

 

 XII

 

 Arkaitzez josia dan

 Arno'ren gorputza,

 «Arremieta»'n zear

 Apaiñ'dik goruntza.

 Motriku'k izan zuan

 Jauna'ren laguntza,

 Mendi artan jartzeko

 «ARNO'KO GURUTZA».

 


inprimatu