inprimatu
Nere kabitxo maite Areatza
Izenburua:
Nere kabitxo maite Areatza
Sinadura:
Sardui
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sardui

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
27
Alea:
93.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere kabitxo maite Areatza

 

Sarduy

 

 Mendi tontorrez inguraturik

 aurkitzen zara Arietza,

 ludiak ez dau txoko obarik...

 nere oraimen baratza.

 Aspaldi dozu, zeure zaindari,

 Jesu-Kristoren kurutza;

 alaitu zaitez, txoko maitea,

 guztiz zara aberatza.

 

 Erpiņ gaņean kurutza dala

 orra Atxelei mendia

 Zenbat alditan Arietzarrak

 dagitzue ikeraldia!

 Ondo dakie kurutza dala

 zorun danen Iturria

 ta iturri ortan aseko daula

 gizonak bere egarria.

 

 Urperetxa'ko ausonetxua

 dauka Atxeleik oņetaņ,

 ama onenak seintxu kutuna

 bezin maitetsu gordetan.

 Baserri zuri, txoragarriak

 daukaz alderdi danetan

 ausone alai, politagorik

 ez da erreza topetan.

 

 Aurpeiz-aurpegi, ez al dakuzu

 Okolo mendia bisten?

 Kurutz aurrean, gau eta egun

 zekula ez dala aspertzen?

 Jainkoak sortu ebazanetik

 biotzez dira maitatzen,

 au ikusirik zelan ez gara

 Jainko pozean txoratzen?

 

 Ordorika goi eta bekoa

 daukazuz erdi-biturik,

 onek dituan etxe zuriak

 jarten, zaitue txukunik.

 Goltzarri, zure eguzki-toki...

 betikan begiraturik,

 esan legike zeruarekin

 dagola besarkaturik.

 

 Jarrai begira. Zeureak dozuz

 Errekatxu etxe barri...

 Kakotei txakal ta Iturria

 Kurtzeaga ta Bizkargi.

 Gallur ontan be, Kurutza Deuna

 askar sutik zendun jarri,

 kurutzea da zure ikurriņa

 kurutza zure ezaugarri.

 

 Kurutz Deunaren txadonea da

 Arietza'ren biotza,

 bere kanpaiak alaitzen daula

 Arietzarren bizitza.

 Goiz, eguerdi ta arratzean

 entzunik kanparen otza,

 Jauna ezkertuz, Zeru bidean

 jarririk euren otoitza.

 

 Toko ain maite, zoragarrian

 nauzue jayo ta asi,

 pozez beterik urte morduan,

 bertatxe nintzala bizi.

 Ume nintzandik, amarengandik

 Jauna maitatzen ikasi

 ta bere deira maite-miņetan

 zugandik nuan igesi.

 

 Aprika aldean jayo ba-nintza?

 Au bai izango zan pena!

 Margo illunak tapauko eban

 nere gorputz ta arima.

 Baņa Areatza'n jarria zeuztan

 sendi kistar eta ona...

 biotz guztiaz eskertzen zaitut

 beran gaitik nere Jauna.

 


inprimatu