Munduaren asiera eta Aita eternuen ejenpluak
Sarasola, Juan Jose
1
Jakintsu batek obligatu nau
istoriya bat letzera
errespetuan saya nedilla
bertso berriyak jartzera:
kristau fielak uni gaitezen
katolikuen antzera
egiyak klaro deklaratuaz
eskandaluak galtzera,
ori egiñ nai duenik bada
ez nua engañatzera.
2
Begi argiyak ikusten dira
klaro danian gabetan
guri begira arriturikan
oraingo zenbait legetan:
negarrez gaude destierroko
ballera triste onetan
Aita Eternuak zer egiñ zuen
asteko sei egunetan,
ejenplu ori adierazi
nai nuke euskaldunetan.
3
Obra bearra mundu zabal au
fundatzen asi zanian
bakardadia beste lagunik
etzuen aldamenian
Espirituen bertute aundia
enpeñatu zan lanian,
Zerua, lurra, uda, sua ta
argiya modu onian,
bost gauza oyek egin zituen
lendabiziko egunian.
4
Bigarrenian egiñ zubena
lenengo firmamentua,
goiko estali urdiñ ori da
bistako formamentua;
gañeko urak bekuetatik
beresitzeko kontua
gala aundiyan eragiñ ziyen
beren apartamentua,
kabo gabia izan bear du
jaunaren fundamentua.
5
Irugarrengo esperientziya
erakusten digu gertu
beste lagunik izan baño len
nola lezakian artu:
goguan zeukan, pentsamentutik
sekulan etzan okertu
urak itsaso balera bildu
andik legorrak agertu,
ta gero lurra, belar ta suaitz
mote guzitik edertu.
6
Eguzkiya eta illargiya,
izarrak argiz betiak
ibillera eta señale danak
dauzkite korrientiak;
oyetatikan zuzendu ziran
azañak balientiak
egunak, gabak, estik, illak
eta gañera urtiak,
obra beretik jarri zituen
guziyon ayudantiak.
7
Lau egunetik bosgarrenera
iritxikan plazua,
arrai ta guzi ta konpletatu ta
gelditu zan itsasua:
aideko eta danari eman
talentu baliyosua
jenero dana añaditzeko
abillidade osua,
segida onian konserbatu zan
bizikari diyosua.
8
Abere eta lur gañekuai
añaditzeko laguna
eskubidia biali ziyen
izanik biyotz biguña;
amoriyozko obra zuzena
beste ez dezakugena
gero gizona formatu zuen
au zan seigarren eguna,
fede garbiya izan ezkero
sinistu biar deguna.
9
Lendabiziko konzebitua
zeru ta lurrera burutza
gañerakuak egiñ ta oraduan
gizonaren onrarutza
lur piskarekin bere antzera
moldaturikan gorputza,
anima berriz asnas batekiñ
andik espiritu utsa,
guziya berak dezakianak
zertarako du laguntza.
10
Orretarako agindu ziyon
Aita justuak lurrari
komeni zayon arreglu on bat
jartzeko mundutarrari;
jayotzen danak begiratzeko
eriyotzaren zorrari
trabatu gabe eskapatuaz
bide gaistoko larrari,
guziyok eutsi biar diyogu
lengo dotriña zarrari.
11
Gure mundu au nondik asi zan
orra nik klaro itz egiñ
kondai zarrian dagoan gauza
apenas dedan uts egiñ;
aditu degu nola ziguten
kulpitutikan ots egiñ
sei egunian nekatu zana
zazpigarrena itxogiñ,
au jarri zuben ordena txarrik
guretzat izan etzegiñ.
12
Orra zer lanak eragiñ dizkan
gureganako zalantzak
betiko ditxa segura ta
bear zirala bonantzak;
bere ondora eramateko
egiñ zituen librantzak
biyotzeraño zulaturikan
amoriyozko arantzak,
lege justuak onduan ziran
geroztik dira mudantzak.
13
Lenengo ezkontza formatu zan
Adan senarra aurrena
biyak guraso egiñ zietezen
emazte Eba urrena;
oyek kunplitu etzutelako
Jaungoikoaren ordena
pekatuaren arraiz gaistua,
inguratu zan gurena,
ikusten degu kondenatzeko
peligro aundiyan gaudena.
14
Paradisuan ondo zeudenak
mantxa gabeko bizitzan
estadu artan aguantatzia
norbaitei luze zeritzan;
serpientien figurako bat
engañiyuan asi zan
guraso oyen leyaltasuna
ez zuben sufritu izan,
ondorenguen eskarmentuba
nonbain ala komeni zan.
15
Mundutar danak kupi gaitezen
geren arreba ta anaie,
guraso zarrez edo gazteaz,
ezkonduak edo ezkongaiz;
guziyak egin bear deguna,
ni ere ill bearra naiz,
iñork ez dakit zer posturetan,
ze ordutan, non edo noiz,
bide gaistuan eroritzeko
tentaziyuak dira maiz.
16
Ai, pixti bati ikusten zayo
bere umia ortzetan
esperientziyak erakutsíyaz
lurreko bide latzetan;
negu tristian uda berriya
datorren esperantzetan
alibiyua galdu ezkero
bilus gorriyan otzetan,
gure animak alaxen daude
aurrekuaren lotsetan.
17
Diabrubaren leisera gabe
alkar biagu anpara
relijiyuba maite duenik
eziñ lijuake ara;
Aingeru edo giyatzalle bat
etorko zaigu bertara
gorrotu gabe biur gaitezen
dotriña justuetara,
kontu garbiya entregatzeko
Jaunaren eskuetara.
18
Aita Eternuen eskutik daude
tenplia eta berua,
gaistua dana inpernurako,
ontzen danari zerua;
bizi leku bat eman nai digu
zuzena eta segurua,
bere doaya konserbatzera
askaturikan burua,
premiyo ori alkantzatzeko
egiñ dezagun modua.