Konzesiyo Garbiko Koruko Ama Birjiņari
Sarasola, Juan Jose
1
Emeretzi kunplitu eta
aurten amabost garrena
ostialeko urte tristia
azote azko duena;
ekusirikan etzayelatik
arte guztiak daudena
pake santuko Koru Garbiya
erruki zaitez gurena.
2
Koruko Ama beiragarriya
Garbiya ata Birjiņa
ama birtudes betetakoa
milagro asko egiņa;
pekatariyen ama maitia
Aingeruaren Erregiņa
obe genduke zure graziyan
errendituko bagiņa.
3
Donostiyako Santa Marian
urriyaren amarrian
peregrinaziyo bat izanduda
egan eder samarrian;
Birjiņa Amaren biyotzekuak
asko bagera urrian
Kolonen kasta indartukoda
Kantabriyako lurrian.
4
Au egitera saya gaitezen
posible bada iņola
sinisturikan Parroko jaunak
txit ondo darizkiyola;
Euskal erriko kapital ari
onra ematen zayola
agur kabildo maitagarriya
ta Ayuntamentu leyala
5
Erri askotan ezagutzenda
bizitza alrrebestua
lenago galaz apaintzenzana
dana lutoz bestua;
nai gabe orren ondorenian
badago nundik postua
beti besuak zabalik dago
gure nagusi prestua.
6
Aita santuak eskribitzendu
Erromatikan benetan
neke aundiya, dabilkidala
pake santuko lanotan;
alegiņian saya gaitezen
gu ere modu onetan
ejenpluari consentituda
kongregaziyo danean.
7
Jesuita ta apaiz ta fraile
obispo eta kardenal
eliz funziyo printzipalena
San Franzisko'ren Ordenan;
sermolariyak esperantza bat
eztute oso txara aman
zerbait anparo izango dala
egun gutxion barrenan.
8
Ama Birjiņa prozesiyuan
kalian ibilli dute
lenago ori gertatu zala
irurogei eta bat urte;
amona batek esan diranez
engaņatzen ezpanaute
desio dana logratzen bada
badauka naiko birtute.
9
Orrenbestetxo denbora dira
izanduzala kolera
karranpak edo aize gaistuak
egiten zuen elwra;
leku askotan oraiņ omenda
orduan aņa galera
zenbat anima juatenzaigu
Jaunaren tribunalera.
10
Kofrariyaren gaudenak eta
Soziedaderik gabiak
danak alkarri lagundutzeko
agintzen digu jabiak;
grano bat ere ozta galdu nai
zergaitik geran beriak
bitartekotza egingo digu
Ama Birjiņa Mariak.
11
Egun batian Santa Marira
(bai eta Buen Pastorrera;
sekulan baņo jende geyakok
asistitudu orrera
paraisotik balitz bezela
justuaren etorrera
ondorenguak salta ditzagun
gure lege jatorrera.
12
San Franzisko zan Italiyako
Asis'en jayo eta aziya
jende gaistuak konbertituaz
batallak irabaziya;
mundu ontara bota dezala
gomeni zaigun graziya
onenaz era ez dadukagu
urte askoko biziya.
13
Irugarrengo ordenetako
anai arroba maitiak
endemas ere gurasuaren
obligaziyoz betiak;
konfesiyo ta obra onetan
zabaldu dizagun atiak
eskusarikan egiņ ez dezan
aitaren borondatiak.
14
Meritu asko bear zituen
gure lenengo dotriņak
despreziorik izan ez balu
euskerak eta latiņak;
erregiņa bat bakarra dute
amaika milla birjiņak
aren fabore jarriko gaitu
lege ederra jakiņak.
15
Alde egitia posible balitz
bire gaiztoko lanari
begiratzia komeni zaigu
betiko zori onari;
errespetua guardatuaz
bakoitzak bere famari
gazte guziyak eskazazute
Konzesiyoko Amari.
16
Bildurgarrizko lotsa kenduta
bizi bagiņa pakian
Jainkuak daki zenbateraņo
estimatuko nukian;
onez onian nai ezuena
umildukoda torpian
seme gaisuak ibilli gabe
anka pian ta lur pian.
17
Kulparik gabe galdu diranak
ainbeste seme amaren
ayen animak galdezka daude
akordatuta algauden;
bizidan arte lagundu faltan
nork daki nora juango den
nere partetik etzuaztela
Parisiyuen ondoren.
18
Gure Koruko ispillu eder
Ama sortzetik garbiyak
egi on batez poztuko ditu
desgusto eta larriyak;
orretarako dira bertsuak
oro izketa neurriyak
Euskal orriyan erakusteko
Juan Jose Lezok jarriyak.