Elkanoren bertsuak
Sarasola, Juan Jose
1
Milla eta beatzireun da
ogei eta biyan
Agorraren seyan
euskaldunaren fiestak
ziran Getariyan,
Elkanoren bentajak
oraingo aldiyan
berritu dizkigute
kariño aundiyan
parte artu dezagun
bere konpañiyan.
2
Aurten degu laugarren
zentenariyua,
ordenariyua
lengo utsegitian
erremediyua,
laureun da iru urte
zuen geniyua,
nabegante ona zan
ibildun yayua,
asko kabilatzeko
mundura jayua.
5
Juan Sebastian Elkano
Getarikua zan
portatu dan trazan
kristandare aundiko
katolikua zan,
gazterik ezkonduta
kanpuetara juantzan
aurrak eta andria
utzisegurantzan,
Jaungoikuak laguntzen
diyon esperantzan.
4
Milla eta bosteun da
emeretzigarrena
zuen jatorrena,
Agorraren ogeita
zazpiya urrena
egiteko aundiya
sortu zan orrena,
iru urtian korritu
zuen mundu dena,
au da istoriya bat
arritzen gaudena.
5
Sanlukar de Berramedan
orduko lagunak
ziran ezagunak
itxasoz korritzera
ori bezela juanak
oraziyua betzen
librutik jardunak,
an alkar billatzia
emandu fortunak,
pakiaren aldeko
Santo Kristo dunak.
6
Beren kapitanakin
bost barko iritxi
asko edo gutxi,
mariñelak berreun da
ogeita emeretzi,
nagusiyaren izari
diyotenak eutsi,
bizi ziran artian
etziyoten utzi;
prueba ederrakua
zeñek erakutsi.
7
Azaruaren lenbizi
Santu Guziyena
askok dakiyena
iya urte guziko
jayik aundiyena,
bost barku atera ziran
alkarren urrena,
"San Inaziyorekin",
Elkano aurrena,
Magallanes guziyan
buru zeguena.
8
Jan eranak aituta
eskasiyan lotan
birajia ortan
nekez iritxi ziran
legorraren kontran,
olatuaren kolpiak
bustirikan urtan,
sokaz amarratuta
paluaren puntan,
izarrik ekusten ez
makiñabat gautan
9
Jaungoiko zerukuak
dizkigu maiteko
egunen bateko
destinatuak zeuden
pobre izateko
arraya beste gauzik
etzuten jateko
belan ta arraunian
neketan juateko,
denborale txar asko
egiya esateko.
10
Lagun batzuek galdu
ta bestiak eri
tristura da ori,
erreguka Aingeru
Guardiyakuari,
jornal aundiyagatik
etziraden ari,
eguneko iru ardit
seina marabedi,
gutxi eman ziyoten
gixarajuari.
11
Kanale bat pasata
isla Moetara
leku txarretara,
berrogei ta bat egun
biar ziran ara,
Indiya deitzea zayon
alderdiyetara,
salbajiak dabiltzan
tokira bertara,
ayek kristandarian
nai zituzten para.
12
Magallanes jaun ori
berez portugesa,
etzan prestueza,
indiyuak illzuten
estu eta presa,
ondorian lagunak
egindako promesa
ateratzeko beren
erriyetan meza,
pena zuten lenago
akordatu eza.
13
Orduan pasa zaye
destruido polita
jaungoikuak naita
gustura ibiltzia
etzan komeni ta,
gero ere biar zan
familiyan aita,
kapitanaren falta
gauza txarra baita
Elkano gelditu zan
Magallanes ill ta.
14
Irurogei bi gizon
arturik berekin
Bitoria'rekin
Molakas artu zuten
nai duenak jakin
gero Tideotikan
biriari ekin,
len ibilliyagatik
lagun askorekin
Sebillara sartu zan
amazazpirekin.
15
Iru urtian pasa
munduaren jira
gero erretira
elizara juan zira
andik egun bira
matrikula guziyak
dauden kofradira,
orain begiratzen du
itxurak badira,
beste mundutik ere
laguntzen ari da.
16
Berriz bigarren txandan
juatekua izan
ala komeni zan
nunbait apostoluak
gustora zebiltzan
ogeita amalau urte
munduko bizitzan
lagunari erakutsi
nai ziye luzitzan
birian dijuala
gaizkitu ta illtzan
17
Azaruaren beatziya
señaladamente
orain laureun urte
Donostiyan oraindik
gogoan digute
erretrato eder bat
dala mediante
len Diputaziyuak
nola duen maite
Gernikako fiestara
eramana dute.
18
Non allegatua dan
ango muestra danak
txarrak eta onak
ekarri omen zituen
Sebastian jaunak
jayo zan erriyari
emateko famak
beste orlako seme bat
euskaldunan amak
egin lezake baño
izango ira lanak.
19
Aurtengo baporian
ongi etorriya
eziago urriya
naziyo guziyentzat
oroipen garriya
estatua bat egin
nai dute berriya
erregek para zuen
lenbiziko arriya
onradu juzgatzenda
Getariko erriya.
|