...Atso txarraren kuziņa
1
Bertso berriyak jartzera nua
Nerekiņ andriarentzat,
Emazte aula idukitu det
Txit emakume abiltzat;
Ta orain berriz engaņatu ta
Galdu nauela deritzat,
Kana bat neri jarri dit baņo
Beste bat dauka beretzat.
2
Labore gutxi daukat etxian
Eta auzuan jakiya,
Nekazaritzat bizi naiz baņa
Estomagotik flakiya;
Kontrabandorik izan ezkero
Txamarran badet tokia
Nik dadukadan bizi mbdua
Oso da penagarriya.
3
Andria daukat mediku eta
Baita ere botikariyo,
Nere gaitzari beti dieta
Agindu izandu diyo;
Lepua metu, ijara seyo
Atzetik galtzak jariyo,
Negu gogorrik egiten badu
Laster mundutik adiko.
4
Len bajatuba bildurrez nago
Zeren gatzen duan utzik,
Endemas ere egiten badu
Elurrik edo izotzik;
Goizian berak guldu biar nau
Naiz ez izan beste gauzik,
Lanikan asko izan biar det
Aditzen kukuben otsik.
5
Gosaldutzeko ez det izaten
Txanpon biren baliyua,
Jeneralian porru salda ta
Sudurretik oliyua,
Ogi sopa bi, talo puska bat
Goizeko alibiyua
Lanera biskor biraldutzen du
Agure enbaliyua.
6
Oliyo gabe baba jartzen dit
Eguardirako kuziņa,
Artua gutxi, urdaya falta
Eta auzuan zeziņa,
Mokadurikan gustokorik ez
Eta txarrik jan eziņa
Andria ala ipiņi balitz
Ill biar zuen antziņa.
7
Arratzerako egiten zaizkit
Afaldutzeko goguak
Deseo utsez artutzen ditut
Sopa ona ta traguak;
Dijiritzeko indarra gutxi
Daduka estomagubak
Ori esanda ariņ usten nau
Mantenu nazala luak.
8
Belarren udaz ematen dizkit
Libratutzeko kaņuak
Dieta orri beti segitu
Gauetan noiz baņuak;
Ala sendatzen dirala diyo
Odol galduen daņuak
Engaņatzeko egiten dizkit
Amoriyozko siņuak.
9
Atsuak beti enkargatzen nau
Tabernan ez sartutzeko
Ardorik eta aguardentarik
Sekulan ez probatzeko;
Benenuaren gisa detala
Edaten badatzeko,
Bildur aundiya emana nauka
Kuidadoz ibillitzeko.
10
Eta gaņera enkargatzen nau
Goizetan goiz jaikitzeko,
Odolak nagi daduzkadalata
Eta ayek korritzeko;
Geldi egona kalle dedala
Lanian izerditzeko,
Erremediko oyek daduzka
Gizona saniatzeko.
11
Andria bera gaitz bera dabill
Aiziak du persegitzen
Seme bat izan zuan ezkero
Ala dizkiyot aditzen;
Apenas duen nik bezelako
Dietarikan segitzen,
Enfermedade bana daukagu
Alaxen zait iruditzen.
12
Aguardinta gustatzen zayo
Aiziak asentatzeko,
Txokolatia berriz gaņian
Barrunbia tenplatzeko,
Ogi ta ardo eta aragi
Sabela kontentatzeko,
Estomagua bero darabill
Ajiak menderatzeko.
13
Arraultz freskuak, arrai gozuak,
Urdaye txorisuak,
Oyen gaņera gustatzen zaizka
Erarik baliosuak;
Esponja ere udarekin on
Eri dauden gaxuak,
Dietarekin ni bialdu ta
Billatzen zetik atsuak.
14
Atsuak ongi kuratutzen du
Estomaguko aizia,
Argatik dauka gilbor galanta
gizonak lepo luzia;
Orrek gauz onez sabela bete
Neretzat beti gosia,
Aspalditxoko denbora det nik
Modu onetan pasia.
15
Amabost garren bertsuan orra
Nola nabillen jakiņa,
Pentsa zazute nolakua dan
Atso txarraren kuziņa;
Zurruta franko berak egin da
Neri sufritu eziņa,
Orrelakorik etzan pasako
Formala izan baziņa.