inprimatu
Agur!... Pello jauna
Izenburua:
Agur!... Pello jauna
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
380.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur!... Pello jauna

 

Ziriako, Andonegi

 

 1

 

 Naigabeturik uzten gaituzu

 ilberriakin batera,

 ¨Nola ain laister aldatu zera

 mundu ontatik bestera?

 Erri osoa negarrez dago

 umezurtz baten antzera,

 Gure Jaun onak ots egin dizu

 santu guzien artera,

 Apaltasunez irabazirik

 dezun saria artzera.

 

 2

 

 Zubeldia ta Txakon'tar Pedro

 apaiz jaun agurgarria,

 Lizarza'n dagon baserri baten

 ZELAIN'en jayo ta azia.

 Txikitandikan guztiz apala

 arrokeririk gabia,

 Jaungoiko-zale zintzo-zintzoa

 oitura zaaren zalia,

 Akatz gabeko apaiz jatorra

 euskaldun garbi-garbia.

 

 3

 

 Ogei ta lau bat urte inguru

 Mutrikun igaro zuan,

 Kristoren aldez lan egiteko

 beti gerturik zeguan.

 Pobretasunez bizi izantzan

 pobrea maite baizuan,

 Karidadea egiñaz sarri

 kalean edo auzuan,

 Orain zeruan pozikan dago

 betikotasun osuan.

 

 4

 

 ­Amaika aldiz ikusten gendun

 umetxoekin jostatzen!

 Kristau-bidea erakutziaz

 Kristoren itza zabaltzen.

 Aitorlekuan etengaberik

 ainbeste gizon aitortzen,

 Gaxo zeudenak alaitu eta

 beartsuari laguntzen,

 Sendi arteko aserraldiak

 baretu eta paketzen.

 

 4

 

 ­Zenbat zaar eta zenbat gaztedi

 bide txarretik aldendu!

 ­Zenbat langille lanik gabeak

 ogi-bidean zuzendu!

 ­Zenbat oker ta zenbat ezbear

 aalik ondoen konpondu!

 Ate ondora mesede eske

 joaten zanari lagundu,

 ­Zenbat olako egingo zuen!...

 ­Jaungoikoak jakingo du!

 

 5

 

 Beti gogoan izango degu

 etzaigu aiztuko iñondik,

 Ainbeste maite gendun D. Pello

 izkutatua mundutik.

 Arrezkeroztik ezta atertu

 malkorik gure begitik,

 Biotz-biotzez otoitz dezagun

 bakoitzak bere aldetik,

 Gure otoitzak ar zaizkigutzu

 zaindu gaitzatzu zerutik.

 


inprimatu