inprimatu
Garbitegiko arimaren dedarrak
Izenburua:
Garbitegiko arimaren dedarrak
Sinadura:
Andonegi, Melchor
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Melchor

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
370

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Garbitegiko arimaren dedarrak

 

Andonegui, Melchor

 

 Ortu santuan nenguanean

 gaberdi baten bakarrik,

 arrigarrizko dedar itzalak

 urtete eben lurpetik.

 

 Garbitegiko arimak ziran

 ainbeste neken-arrean,

 su lokarriak euten-ezin ta

 Jaba goriko gar-pean.

 

 Baleitez bigun gure biotzak

 eskatuteko Jaunari;

 ainbat lasterren igon dagien

 Zerura Garbitegiti.

 

 Aita ta ama, neba, arreba,

 senide eta lagunak,

 sugar biziak erretan-ditu,

 garbitu arte orbanak.

 

 Guraso batek larririk diño,

 suzko izardi bitzetan,

 esker gaiztoko seme alabak,

 aztu nozube benetan...

 

 Guraso dedar larrietara

 gortuten dana munduan,

 beste ain-beste igaro gabe

 ez da sartuko Zeruan.

 

 Gaztechuterik guraso-kutun

 beti zan alaba onak,

 suzko gelatik negarrez diño,

 ¡Ze laster aztu nau amak!

 

 Adiskideak edolabere

 erruki zate gugatik,

 ainbat lasterren igon daiguu

 Zerura Garbitegitik.

 

 Jesus gizonen Salbagillea

 baguntzke presondegian;

 alegiñ dana egingo geunke

 aterateko ustian.

 

 Garbitegiko arimakgati

 Jesus-ek diño samurrik,

 aien onean egiten dana

 neuretzakotzat daukat nik.

 

 Gau eta egun eskatu daigun

 arima onen bakea,

 ainbat lasterren igaro daien

 Sion santuko atea.

 


inprimatu