Danek negarrez!
Sanchez Irure, Cayetano
Ostial santu egun tristia
egun oroimengarriya,
erdi negarrez egoten baita
fedia duen guziya;
leku alaiyak illuntzen dira
beltze jastenda erriya,
egun orretan ¡ay! illtzen zaigu
gure Jaungoiko aundiya.
Elizetako kanpanak ere
egiñ dirade mututu,
batek naitare iñon iñandik
eziñ dirala mugitu;
gisa orretan chori chikiyak
abatdirade gelditu,
arbolachuetan ikusten dira
eziñ dutela egatu.
Iguzkiran ezda azallzen
ez eta ere illargirik,
izar ta danak gordiak dira
ezda oiyen arrastorik;
bañu triste bat jarriya dago
danak dauzka estalirik,
Jaungoiko ana argitu arto
ez daukagu ez gauz onik.
Elizan berriz ezda esanik
guziya dago tristiya,
negar ta negar arkitutzenda
barrenan dagon jendia
bat oroitutzenda istante artan
guro Jaun goiko maitia,
ezda milagro ostial santuz
danak negar egitia.