Buruz azkarra
Irure, Cayetano S.
Menditikan kalera
maiz etortzen dana,
ta Donostiya asko
maitatzen dubana:
au da gizon zarcho bat
beti ari dana,
Ama euskeren alde
eragiten lana,
eta berak egiten
ondo dakiyena,
esanaz baserriya
¡Jesus gure Jauna!
da itzkuntz eder onen
aita eta ama.
Donosti ederrian
sartzen danerako,
eta zerbait esaten
azi-ordurako,
galdetubaz euskeraz
bai alda orlako
erosita emendik
nik eramateko,
guchi topatzen ditu
gaur erantzuteko,
biyak mintzatzeko,
lotsaz echeratzen da
bada esateko.
Askotan esaten du
gure Donostiya
erri ederra dago
eta egokiya;
bañan gauza bat dauka
oso itzuziya,
Ama euskera galdu
egin dala iya
euskaldunentzat dala
pikardi aundiya,
ondo pentzaturikan
chit negargarriya,
guretzat utziya.
Topatu nai dubenak
beti osasuna,
emendik errukita
ere euskalduna,
bada au izango da
bai baso gizona,
euskera ta fueruak
maitatzen dituna
nekazari zintzua
gaitzik ez dizuna
erdaldunik ikusi
gaur nai ezdituna,
baizik Jaungoikua ta
¡o! naitasuna.
|