Baserritar bi
Sanchez Irure, Cayetano
-Joan dan astian bada propiyo
izanduba naiz Tolosa-n,
Tolare goiko idi bikañak
ikustiagatik deman;
Sagastichikin dituzten beyak
idiyen kontra ziran joan,
¡ura jendin; ura dirua
bada jokatu zana an!
-Mañuel lagun aspaldikera
nik aginduko banuke,
dema urrena nai luken ura
illunperatuko nuke;
akulluakin ganadu ¡o!
dana odoltzen dizute,
¡eta negarra gañera ere
echietan jartzen dute!
-Neroni ere ¡a! Jose Mari
asiko banitz esaten,
Tolos-aldeko jira orrechek
ez nau jarri zuzen-zezen
chanpon batzubek banituben ta
anchen lajatu nituben,
gerostik emen nabill lotsetan,
lagun danari eskatzen.
Amaika negar baserriyetan
jartzen duben apostua,
ezdakit zertan ara joaten dan
lagun gu bezelakua;
eta alare griña oraindik
izanik eskarmentua,
gaurtik geyago ez nazu joango
¡orra bai juramentua!
-Nik ere bada zuk bezelasen
artuko dizut apecho
zeren lendikan ditutalako
eskarmentuak ondocho,
deman dabiltzan abek liteke,
egitia bai paupacho,
gaurtik aurrera ezdizut lagun
jokatu bear ezercho.
A zer atsegiñ artuko degun
dema debekatutzian;
zeñen pakian biziko geran
bakoitzak geran echian;
apostu lanak arrunt utzita
zintzo-zintzo zelayan,
¡a! Jaungoikuak osasun ona
ematen digun artian.