Ama eta aurra
Irure, Cayetano, S.
Goizetik arratzarte
negarrez kalian,
emakume zarcho bat
lengo egunian;
bero aurcho maitia
topatu nayian,
asnaz estubarekin
ito biarrian;
bat azaldu orduko
aurreko aldian,
etzuben beste itzik
bada mingaņian,
ikusi aldezute
neshka bat bidian?
Iņondikon etzuben
neshkaren berririk,
naiz galdetu danari
non zan jakin nairik;
bat errukitzeraņon
ala ikasiri,
baņan alako batez
Jakina kupiturik,
an azaldu zan aurra
elizen atetik,
eta ama gajuak
besuan arturik,
ĄUra biyaren poza
alkar topaturik!
Negarraren ondoren
poza zan urrena,
iya lertutzeraņon
biyaren barrena;
mushuka jan nayian
Ąura zoramena!
nola aurchubarena
eta amarena,
nere aingeruchua
itzarik charrena,
izar, zeru, laztana
neshkik ederrena,
alkartu ezbaziran,
izango zan pena.
Zaitu guraso onak
aurchuak echian,
gero ibilli gabe
negarrez kalian;
oso galdu dalako
bildurrak aidian,
naiz sufritu barrendik
azi bitartian,
berriz gertaliteke
au uste gabian,
bat ernai ezbadago
bai biardanian,
orra guziyok jarri
jakiņen gaņian.
|