akatsak / iradokizunak inprimatu
Otsoa eta arkumea
Izenburua:
Otsoa eta arkumea
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: ?)
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de
Zendola, Aurelio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
376-377

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Otsoa eta arkumea

 

Samaniego

 

 Arkume bat juan zan bein

 Erreka batera,

 Egarritu zalako,

 Ura edatera;

 Irteten da otso bat

 Aurreko menditik,

 Jartzen zayo edaten

 Garaiko aldetik.

 Bildocha zegoan chit

 Mardul, biribilla;

 Asko ibiltzen gera

 Alakoen billa.

 Asten zayo otsoa

 Ojuka esaten:

 Mutill, ¿zertan ari aiz

 Ur guztia loitzen?

 Jauna: dio bildochak

 Naita ere urik

 Ezin zikin nezake

 Nik beko aldetik;

 Ikus beza berorrek,

 Baldin badu gura,

 Or goitik emen bera

 Datorrela ura.

 Ala dek, dio, baña

 Orainche urte bi,

 Zikindu idan arras

 Ura emen niri.

 ¿Nola izan diteke,

 Arkumeak dio,

 Baldiñ orain urte bi

 Ez banintzan jayo?

 Arrazoi dek, otsoak

 Dio eranzuten,

 Orainche asitzen nak

 Kontuan erorten;

 Ire anaya uen,

 Bai, ire anaya,

 Oroitzen nak ni zala

 Egun ura jaya.

 Ez da, dio bildochak,

 Orrelako gauzik,

 Ez det, jauna, nik izan

 Sekulan anairik.

 Ire amak orrela

 Bear zian izan,

 Eranzunaz, otsoa

 Laiterka asi zan

 Bildocharen ondotik,

 Ta nai zuen egin

 Milla puska gaisoa

 Lau letagiñakin.

 Eltzera dijoala

 Bertan da azaltzen

 Eiztari bat, eta du

 Bi balaz pasatzen.

 Onela kendu zizkan

 Gure Jaungoikoak

 Otsoari bildocha

 Jateko-gogoak.

 


akatsak / iradokizunak inprimatu