akatsak / iradokizunak inprimatu
Ollarra eta azeria
Izenburua:
Ollarra eta azeria
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: ?)
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de
Zendola, Aurelio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
486-488

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ollarra eta azeria

 

Samaniego

 

 Ollar bat zebillen bein

 Pachara ederrean,

 Soroa jorratuaz,

 Jaten goiz batean.

 Kakaraza ekiñaz,

 Orra non batetan

 Igotzen dan ollarra

 Arbolera egan.

 Begira negokion

 Ni bazter batetik,

 Ezin begiak kenduz

 Iñolaz argandik.

 Gain-gañean zegoan

 Jarririk ederki:

 Ollar ederragorik

 Ez det nik ikusi.

 Atzapar bat bazuen

 Kana batekoa,

 Atzeko azkazala

 Zenzadarrekoa:

 Bularra chit lodia,

 Lepoa laburra,

 Begi ori-gorriak,

 Mokoa makurra;

 Atzeko lumak jo nai

 Zioten burua,

 Zinzilik goitik-bera

 Egiñaz arkua;

 Galdor gorri andia

 Zeukan ain zuzena,

 Non artan ikusten zan

 Beraren kemena.

 Aren luma ederrak

 Eguzkiak jorik,

 Distiatutzen zuten

 Guztiz urrutitik

 Alako moduan, non

 Ez nezake esan,

 Gure ollar ori zer

 Kolorezkoa zan;

 Ain laster zirudien

 Zillarra, urrea,

 Non perla, esmeralda,

 Non diamantea.

 Ari begira ezin

 Nintzan ni aspertu;

 Ez pensatu dedala

 Ezertan edertu.

 Oraindik sei minuto

 Igaro baño len,

 Azeri zar andi bat

 Orra non datorren.

 Ikusten du ollarra,

 Gelditzen da bertan,

 Betik gora asten zaio

 Onela itzketan;

 Biba, biba, maitea,

 Ausen bai berria,

 Pakeak egin dira;

 Gaur mundu guztia

 Bizi diteke aisa,

 Beldur gabetanik;

 Iñork ez du aurrera

 Izango etsairik;

 Katu eta chakurrak,

 Otso, arkumeak,

 Azeriak, ollarrak,

 Gera adiskideak.

 jachi zaitez lasterka,

 Beldurrik ez izan,

 Elkarri laztancho bat

 Beaiogu eman.

 Ollarrak bereala

 Dio eranzuten:

 Zaude piska-piska bat,

 Orra non datozen

 Iru azeri-chakur,

 Orra otadian

 Lasterka lau oñean

 Lertzeko zorian.

 Ez dago, ez, dudarik,

 Diozu egia,

 Oiek dakarte seurki

 Pakeen berria.

 Aditu bezin laster

 Chakurren izena,

 An dijoa azeria

 Alduen lenena.

 Zaude, zaude, ollarra

 Asten zaio deitzen,

 Bereala nazazu

 Emendik jachitzen,

 Ez dago gelditzeko

 Gure azeria,

 Badirudi igesi

 Dijoan erbia.

 Guztiz presa det, dio,

 Bereala or naiz,

 Guk onelako presak

 Oi ditugu chit maiz.

 Guztiz asko jakiña

 Zan azeri zarra,

 Baña ollarra ere

 Etzan oso narra.

 


akatsak / iradokizunak inprimatu