inprimatu
Mediku itz-ontzia eta eria
Izenburua:
Mediku itz-ontzia eta eria
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: ?)
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de
Zendola, Aurelio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
435-436

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Mediku itz-ontzia eta eria

 

Samaniego

 

 Eri bat guztiz gaizki

 Zegoan oiean,

 Eta pulsua ongi

 Artu ondorean

 Asten zaio esaten

 Bere medikua:

 -Gaizki iruditzen zat

 Gaur zure pulsua;

 Indarrika ez dauka

 Eta bitartean

 Eun golpe daukatzi

 Minuto batean-

 Sendatu ziñalako

 Zerade zu poztu,

 Eta zerbait jan dezu

 Edo zera oztu.

 Alferrik ukatuko

 Dirazu zuk niri,

 Zerbait onelakose

 Pasa zazu zuri;

 Bestela seguru naiz,

 Ez daukat dudarik,

 Aterako zinduan

 Nik gaiz onetatik.

 Milla atera ditut

 Nik nere denboran;

 Etzait bat bakarrikan

 Beste mundura joan.

 Gauzarika onena

 Izango da emen

 Zure konfesorea

 Deitzea lenbaitlen;

 Ongi dakizu, iñork

 Esan gabetanik,

 Ez dakarrela iñoiz

 Gauza onak gaitzik.-

 Asarratutzen zaio

 Onetan eria,

 Eta esaten dio:

 -¡Berritsu andia!

 ¿Zertan ari zerade

 Aitzakia billa?

 Gaitz onetatik zuri

 Ill zaizkitzu milla.

 Ez det jan, ez naiz oztu,

 Ez det itz bat egiñ

 Ez oraiñ eta ez len,

 Ez bada zurekiñ.

 Zure betiko itza

 Eta erausia,

 Jakizu asko dala

 Iltzeko eria.

 Zure aitzakiakin

 Zoazkit emendik,

 Ez det nik sendatzeko

 Mediku bearrik.

 Beti esan dirazu

 Ezer ez derala,

 ¿Eta orain diozu

 Gaizki nagoala?

 Badakit nik- zerdedan,

 Ez nago ain gaizki,

 Erausi guchirekin

 Jarriko naiz ongi.-

 Burua makurturik

 Medikua joan zan,

 Eta gero eria

 Laster sendatu zan,

 Itz guchi, begi ona,

 Andia zentzua,

 Oiek egiten dute

 Ona medikua;

 Baña oraindikan da

 Mediku obea

 Osasunari ongi

 Kontu egitea.

 


inprimatu