Leoia zarrez iltzen
Samaniego
Leoi guztiz andi bat,
Ez ill, bai illean,
Luze-luze etziñik
Zegoan lurrean:
Urteen zamak zeukan
Ezin iguiturik,
Bada ez zan arkitzen
Argan beste miñik.
Orruaz mendiz-mendi
Zanean len bizi,
Abereak zebiltzan
Argandik igesi:
Bat bakarrika ez zan
Guztien artean,
Ichorongo zionik
Iñolaz bidean.
Orain ikusirika
Etziñik lurrean,
Esan dedan bezela,
Ez ill, bai illean,
An dijoaz lasterka
Chiki ta andiak,
Eta ito nai dute
Gaisoa guztiak.
Zitalen kontua da,
Gaisoa danari
Egin nai izatea
Farra eta irri.
Gizon prestuak ez du
Onela pensatzen,
Gaisoenari dio
Geiena laguntzen.
Onetan nai dutenak
Artu lezioa,
Irakurri bezate
Ebanjelioa.
|