Leoia eta arratoia
Samaniego
Leoi baten atzapar
Andi zorrotzetan
Arratoi bat zegoan
Guztizko penetan,
Ez zergatik jan zion
Gazta, chorizoa,
Bai zeren kentzenzion
Gabetako loa,
Ordu guztietako
Aren ibilliak
Uzten ez ziolako
Ichitzen begiak.
Negarrez asten zaio
Barkazio eske,
Uzten dio, esanaz,
Orra baoake.
Ozta illabete bat
Oraindika joan zan,
Orra non leoi ori
Erori zan tranpan.
Asitzen da egiten
Alako orruak,
Non ikaratzen ditu
Ango inguruak.
Ezagutu ondoren
Orruan leoia,
Lasterka an dijoa
Gure arratoia.
Ortzakin bereala
Du soka puskatzen
Eta tranpatik libre
Du leoia uzten.
¡Nork esan leoiari
Orduan bizia
Eman bear ziona
Zala arratoia!
Argatikan munduan
Andi izan arren
Ez daki batek noren
Bear izango den.
|