inprimatu
Itz-ontzia
Izenburua:
Itz-ontzia
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: ?)
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de
Zendola, Aurelio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
375-376

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Itz-ontzia

 

Samaniego

 

 Parisen eta beste

 Erri andietan

 Ikusi oi dirade

 Asko karriketan,

 Egunaz eta gabaz,

 Gizon itz-oniziak

 Jendez inguraturik

 Daudela guztiak.

 Batek an egiten du

 Artzaren orrua,

 Besteak or gabazko

 Ontzaren kantua;

 Azkenik beste batek

 Arpegi berean

 Farra eta negarra

 Denbora batean,

 Erakusten duela

 Arpegia, ziñez,

 Alde batetik farrez,

 Bestetik negarrez.

 Aien artean zan bat

 Chikiratzallea,

 Guztien gaiñ-gañeko

 Gurrinka-gillea.

 Chit jende asko zeukan

 Karrika-buruan,

 Aoak zabaldurik,

 Bere inguruan.

 Kapa andi berean

 Zegoan bildurik,

 Bultzaka, ezin leku

 Iñolaz egiñik.

 Ojo egiten zioten,

 Fuera, fuera kapa,

 Beldurrez zezakean

 Zerbait ala tapa.

 Kapa kendu ondoren

 Gurrink egiten du

 Aiñ ongi, non jendea

 Algaraz lertzen du.

 Asten da bereala

 Gurrinkari abilla,

 Chapela luzaturik,

 Bertan diru billa,

 Eta mutiko batek

 Dioke esaten,

 Jokatuko diola

 Gurrinka egiten.

 Apostura egiñik,

 Biak dira asten

 Karrikaren erdian

 Gurrinkak egiten.

 Aditu zutenean

 Chikiratzallea,

 Ojo egiten dote,

 ¡Len baño obea!

 Eta aditurika

 Gero mutikoa,

 ¡Fuera, fuera! esanaz,

 Jendea an dijoa.

 Galtzarbe sare bat du

 Mutillak agertzen,

 Eta cherrikume bat

 Die erakusten,

 Esaten dielarik,

 Chimurchi batekin

 Ez nik, mutiko onek

 Dik gurrinka egin.

 Zuek diozutenez,

 Chikiratzalleak

 Egin dizkik gurrinka

 Onek baño obeak.

 Erriak bazinduzte

 Zuek buruzagi,

 Ez uke justiziga

 Ibilliko gaizki.

 


inprimatu