inprimatu
Azeria eta matsak
Izenburua:
Azeria eta matsak
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: ?)
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de
Zendola, Aurelio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
332

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Azeria eta matsak

 

Samaniego

 

 Zinzillika daudela.

 Ditu azeriak

 Ikusten mats mordoak

 Eldu ori-oriak;

 jartzen da begiraka

 Gasoa goseak,

 Badabiltzkio tripak

 jateko zaleak.

 Saltoka asitzen da

 Alegiñ guztian,

 Ordu biyan badabill

 Eziñ irichian.

 Ikusi auenean

 Ez zala prochurik,

 Matsai esan zien

 Begiak jasorik:

 Zaute, zaute mordoak,

 Zaute ostopean,

 Ez zerate oraindik

 jarri sasoiean.

 Zerbait nai, eta ezin,

 Badegu irichi,

 Azeriak bezela

 Bear degu utzi,

 Zaude, zaude, esanaz

 Zaude or berean,

 Zergatikan ez zera

 jarri sasoiean.

 


inprimatu