inprimatu
Arkumea eta otsoa
Izenburua:
Arkumea eta otsoa
Sinadura:
Samaniego, Felix Maria
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: ?)
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de
Zendola, Aurelio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
464

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arkumea eta otsoa

 

Samaniego

 

 Bildots gizen-gizen bat

 Dago artegian,

 Be egitan duela

 Amaren ansian;

 Belar ispi bat ez zan

 Aren tripan sartzen,

 Iru ardik esnea

 Zioten ematen.

 Begira dagoala

 Ate zirritutik,

 Agertzen zaio norbait

 Kanpoko aldetik;

 Artzaia zala uste

 Zuen lenbizian,

 Gero ikusi zuen

 Otsoa sasian.

 Asten zaio ojuka

 Barrendik esaten:

 -Jakin beazu preso

 Naukatela emen;

 Au onela ez balitz,

 Emendik irtenik,

 Ez nezake nik utzi

 Otsoaren antzik.-

 Otsoak itzkuntza au

 Aditzearekin,

 Dio:-ez det prochurik

 Izange onekin;

 Seguru dagoela

 Au da señalea,

 Nitzaz barrendik farraz

 Burla egitea.-

 Izaten oi da gizon

 Chit ikarakoya

 Toki segurutikan

 Guztiz fanfarroya.

 


inprimatu