inprimatu
Arantzazuko Birjina
Izenburua:
Arantzazuko Birjina
Sinadura:
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1014.zk.
Orrialdea:
5

Arantzazuko Birjina

 

Salaberry, Etienne Joseph (So egilea)

 

 Arantzazuko Birjina saindua,

 Ama on, guziz miresgarria,

 Norat joana zira bada, ixilik ihesi?

 Hautatu zinuen, oihan sasian

 Ohantze bat

 Arrantze abarrak ingurian inguru,

 Egoiteko, gizonen artean,

 Gizonak bezala,

 Euria delarik euri,

 Iguzkia delarik iguzki,

 Elur pean, negua hedatzearekin,

 Loreak aterbe, uda minean...

 Zutaz urrikaldirik,

 Zuretako beldur izanki,

 Egin zautzuten harginak

 Eta zurginak

 Etxetto bat, bere etxettoaren araberakoa,

 Ainhoako mendi hegalean.

 Bainan diote,

 Deneten! jalgi da haroa,

 Joan zirela norapait, urtxo bat zaldi.

 Utzi ote gaitutzu umexurtx betikotz,

 Arantzazuko Ama ona,

 Arantzazuko Birjina guziz miresgarria?

 Haizearen marrumari,

 Garrasiaz eta nigarrez bete haizearen hatsari,

 Haurra, ez diozua emaiten beharri?

 Utzia dut, harriz egin

 Ainhoa mendiko etxetto xuria.

 Nun ere baitira oinazean semeak,

 Han izan behar du, lehen-bai-lehen, amak!

 Nabila presondegiz-presondegi,

 Nabarratik Alabarat, Gipuzkoatik Bizkairat.

 Ainitz apez, ainitz fededun

 Elgarren lagunak elgarren anaiak,

 Dira gaizki erabiliak, trufatuak, estekatuak, joak, lurrerat

 botatuak, hamar hogoi urterentzat, zilo batetarat sakatuak.

 Eztikiago lotzen da auzo sorhaioa, auzoko zakurrarekin!

 Badakit zer jasan dutan Eliza sortu delarik.

 Sortzen ari da

 Erditzen ari da Eskual-Herria

 Bainan haurra, zonbat arrantze xixtro basa poxolu.


inprimatu