[Manuel Matxain-i]
Salaberria, Sebastian
1
Bertsoan bidez astera noa
Manuel, zerbait esaten,
zu lan askotan zerala ona
guziak jakin dezaten.
Birtute ori ez dute, Matxain,
munduan danak izaten,
Maite zaituzten zure lagunak
ara zer pentsatu duten,
Merezi dezun omenaldi bat
eskeintzea gaur Aiete'n.
2
Oso gazterik egiņa ziņan
pelotariekin lagun,
Ontan ere zu ona ziņala
danok aitortu dezagun.
Oņak arin da begiak erne,
gerri ta besoak bigun...
Esan bearrik ez dago, noski.
Matxain, zer egiten zendun,
Sari politak irabazita,
askotan irten txapeldun.
3
Korrikarako ere etzendun
afizioaren paltik
Erbian gisa gora ta bera
ibiltzen ziņan gogotik.
Onenarekin parte artuta,
gaztea izanagatik,
Maixuak utzi atzera eta
askotan Matxain aurretik,
Lendabiziko sari ederren
jabe egiteagatik.
4
Lagun zar Matxain, gogozko dezu
bolatokita joatea,
Zeure denbora izango dezu
millaka brilla botea.
onen danekin partea,
Entzun dedanez gertatu zaizu
marka onak egitea,
Ta uste gabe lendabiziko
saria eramatea.
5
Errerotzako lantegi ori
Matxain'entzat erosua,
Burnia jotzen asten danean
ateratzen dio sua.
Ontan ere zu amaika txalo
ta sari eder jasua,
Makiņabatek artuko luke
Manuel, zure besua,
Ezin ukatu, zu zaitugula
tokalarien maixua.
6
Esan bezela, zuk lan askotan
daukazu erreztasuna.
Bertsoak jartzen ere Manuel
zera ondo dakizuna.
Nere ustetan merezi dezu
gaur emen egin zaizuna;
Ta zure lagun Sebastian'ek
auxe da opa dizuna,
Pake gozoan urte askoko
bizia ta osasuna.
|