Dionisio Inda zanaren oroimenean
Salaberria, Sebastian
Lagun on bat bagendun
San Pedro'n lenago,
giņan txoriak baņo
alkar maiteago;
gure begiak ezin
ikusi geiago,
il zan da gaur zeruan
gozatutzen dago.
Larogei ta zazpi urte
emen igarota,
Jaunak eraman ziņun
zeru eder orta;
gu ere aurki gera
zugana igota,
ori danontzat berdin
jarria dago ta.
Dionixio, ziņan
zu gure laguna,
egun batez guztiok
agurtu ta juna;
ta omenaldi gisa
gaur egin zaizuna.
zure erria da au
eskeņi dizuna.
Gertatzen giņanean
alkarren onduan
zenbat itzaldi goxo
egiten genduan;
zu nor ziņan oraindik
daukagu goguan,
ta oroimengarri au
merezi zenduan.
Errekiņakin pipa
arturik ortzetan,
Euskalerriakin zu
beti ametsetan;
mintzatzeko etziņan
egoten lotsetan;
maitiena euskera
zendun izkuntzetan.
Memori onekoa,
itzlari trebea,
lanean ere ziņan
kupira gabea;
erlijio gauzetan
izanik fedea,
nun arkitu gizon bat
zu baņan obea?
Etxetikan atera
eta aduana
antxen bertan egiten
baizenduan lana;
ta nola izan ziņan
ibilkari ona
oņez pasatzen zendun
bide ori dana.
Zuk gogozkoa zendun
astean da jaitan
arrantzara joatea
edozein garaitan:
askok ikusi zaitu
Pasai'ko ur oitan
zeure txaluparekin
iņoiz txipiroitan.
Pintatzen pasa ziņun
ordu atsegiņak
eta orain or daude
zure obra fiņak:
eleizan aldaretan
dauden imajiņak,
ta beste zenbat gauza
ederki egiņak.
Jainkoak doai ori
nola eman ziņun,
musika ta kantua
gustatzen zaizkizun;
bertsolaritzan berri
ondo zenekizun,
zuk kantatuak pozik
entzuten nizkizun.
Dionixio, nago
uste osuetan
zabiltzala zeruko
bide gozuetan;
nik auxe opa dizut
nere bertsuetan:
Jaunak artu zaitzala
nere besuetan.
Lagunak oroitzea
guztiz atsegin da,
berak ere biotza
eskeintzen nekin da;
erregutu dezagun
guk otoitz eginda,
zeruan gerta dedin
Dionixio Inda.
|