(Bertso berriak
Salaverria, Sebastian
1)
Urte au badijoa
poliki-poliki,
agur egingo digu
guztiori aurki.
Nola bukatuko dan
zeņek erabaki?
Onen berri Jainkoak
bakarrikan daki.
2)
Urreratu zaizkigu
egun pozgarriak,
emen dira Gabonak
eta Eguarriak,
gu alaitzen gaituzten
jai zoragarriak,
pakean ospatzeko
Jainkoak jarriak.
3)
Beti udaberria
nai luke biotzak.
neguan sumindutzen
gaitulako otzak;
baņa poztuko gaitu
Jesusen jaiotzak,
munduko pekatua
kentzen dun bildotsak.
4)
Xinismengarri egin
dedin miraria,
Belen'era dijoaz
Jose ta Maria;
izar dizdiratsu bat
dute gidaria,
Espiritu Santuak
emanik argia.
5)
Abenduak ogei ta
laugarren eguna,
ikasbide bikaņa
ematen diguna:
Belen'en estalpe bat
otza ta illuna,
Jaungoikoak beretzat
aukeratu duna.
6)
Toki arlote illun
argi gabekoa,
famili sagraduak
arkitutakoa,
ez palazio eder
apaindutakoa;
or jaioko da Jesus
gure Jaungoikoa.
7)
Danok mirari onen
zai jarririk gaude,
sortuko dan aur ori
da Kristo Errege;
Bera izanagatik
zeru-lurren jabe,
umil agertuko da
arrokeri gabe.
8)
Ostatutzat estalpe
xaxtar bat arturik,
agertuko da Jesus
buru makurturik;
eta gu berriz emen
gabiltz arroturik,
mundu zabal onetan
ezin kabiturik.
9)
Aita Santuak ere
naiko min badauka,
argatik ari zaigu
beti erreguka:
zertan gabiltzan ola
anaiok burruka
arantzak eskeņiaz
arrosaren truka.
10)
Aitaren biotz bera
naigabetu degu,
argatik da guretzat
oinbeste erregu;
pakean bizitzeko
eskatutzen digu,
baņa gerra-zaleak
izan ordea gu.
11)
Aberats ta beartsu,
nola gazte ta zar,
asmo on bana artu
obe degu azkar;
gure oker guzia
gorrotoak dakar,
griņa txarrak utzita
maita zagun alkar.
12)
Zuk guretzat izanik
ain biotz biguna,
Jesus aurtxoa, au da
eskatzen deguna:
emaiguzu pakea
eta osasuna,
ori baita munduko
aberastasuna.
|