inprimatu
San Franzisku-ren Irugarren Ordenako Letrachua
Izenburua:
San Franzisku-ren Irugarren Ordenako Letrachua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
328

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


San Franzisku-ren Irugarren Ordenako Letrachua

 

 

 KANTAURREKUA.

 

 Egizu Franzisko

 Santu aundia

 Zuk legez guk Kristo

 Maitetutia.

 

 KANTALDIAK.

 

 Kurutzeko Jesus

 Biotz-erdian

 Neure maitegarri

 Bizi-guztian;

 Beti-bere antzera

 Zerura artian,

 Mundua eukiko-dot

 Oiñen azpian.

 

 Egizu Franzisko

 Zu jarraiturik

 Guk bere ez daigula

 Maita mundurik;

 Kristo-ren amorez

 Zagoz arturik,

 Bere bost zauriyak

 Zugan arturik.

 

 Gu zure ondoren

 Juaten bagara,

 Zori onekuak

 Izango gara:

 Zu gure laguntzan

 Beti bazara

 Danok igo geiñkez

 Zeruetara.

 

 Ordena zeuria

 Irugarrena

 Dogu zerurako

 Bide zuzena;

 Jesus-en amorez

 Gure anaiena

 Sututen dogula

 Dan biziena.

 


inprimatu