inprimatu
Urtain
Izenburua:
Urtain
Sinadura:
Rezola, Luis
Urkizaren iruzkina:
,
Egilea(k):
Rezola Arana, Luis

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
311.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urtain

 

Errezola, Luis

 

 -1-

 

 Urtain gaztea, zure ukabillak

 gogorrak dira azaldu,

 sei burrukaldi joka dituzu,

 batere ez dezu galdu.

 Zuk ainbat indar duen besterik

 ez dala askok esan du,

 nere iritziz, Euskalerriak

 beņere ez du izandu.

 

 -2-

 

 Zutikan ez da iņor gelditu,

 ez zuri ala beltzarik,

 zure aurrean ez dute izan

 arnasa artzeko betarik.

 Batzuek mar-mar, ez dakit zertan

 ni nago pozez beterik,

 aurren unetan saiatu, anai,

 ez dezu bear besterik!

 

 -3-

 

 Zure indarrak proatu ziran

 edozein arri klasetan,

 marka galantak utzi zenitun

 Euskalerriko plazetan.

 Bozeolari biurtu ziņan,

 ez sartu beste ezertan,

 telebistatik nai zaitut ikus

 jokatzen Ameriketan.

 

 -4-

 

 Abia zaitez munduan zear

 Uzkudun zarra bezela,

 nere bertsoak ez dute indar

 asko izango bestela.

 Zure aurkari, beltz edo zuri,

 artzeko zeok epela,

 baņa lenengo onuntz ekarri

 zuk Europa'ko txapela.

 

 -5-

 

 Egun batetik bestera ara

 muturjokan artu sonak,

 merituk ditu zuri lantegi

 au erakutsi dizunak.

 Nunbait ba-zekin gutxi dirala

 zu bezelako gizonak,

 txapel-bidean lagun zaitzala

 arnasa eman zigunak.

 

 -6-

 

 Uzkudunistak giņan lenago,

 orain gera Urtaindarrak,

 aurten proatuko ditu onek

 Etxeberria'n indarrak.

 Ta bizkaitarra eratxiko du

 gurean kolpe bakarrak,

 orduan ixi ta ixo danok:

 aztuko dira marmarrak!

 

 -7-

 

 Lur maite ontan jaio giņanak

 goratu Euskalerria,

 ta ez dezagun ankaperatu

 gaurko landare berria.

 Bere etxeko tellatutara

 botatzen dunak arria,

 esan diteke ark dadukala

 buru naspill, elbarria.

 

 -8-

 

 Gure artean ez da izaten

 beti asmatzen erreza,

 nola goratu ezin asmatu

 izan baziņa prantzesa.

 Ba-dirudite zu goralduta

 artzen dutela bajeza,

 gizon txoroen itz mingarriak

 obe det ixiilik pasa,

 

 -9-

 

 Estilorikan ez izanarren

 bat izan leike txapeldun,

 tenis'erako jaio ez giņala

 danak ba-dakite mundun.

 Ni arritzen naiz Hernadez'ekin;

 ez dakit burua nun dun,

 Europa'n jabe izandu zala

 ez du sinisten Uzkudun.

 

 -10-

 

 Zure izenak ikusten dezu

 zenbat komeri dakarren,

 Jainkoa degu lenengoa ta

 zurea berriz bigarren.

 Aulak auleri; ta indartsua

 ikusi da zer datorren,

 estiloak zuk utzi bestentzat:

 irabazi al dan azkarren!

 

 -11-

 

 Azkarate'k sei urte errenkan,

 txapela zuen jantzia,

 askorentzako izanagatik

 pelotan baldar-ontzia.

 Atotxa'n bein lau gol Arregi'k;

 ba-da naiko garrantzia,

 estilorikan ez degu bear,

 baizikan golak sartzia.

 

 -12-

 

 Alde guzitan zure izena,

 besterik ez dago orain,

 Paulino ezkero bozeoari

 zuk egin diozu erain.

 Etorkizunan berri ez dakit;

 utzi dezagun zuregain,

 Europa'n buru jartzen bazera

 danok adiskide, URTAIN.

 


inprimatu