Jator-jatorriz Tolosarra naiz
Tximela
-1-
Jator-jatorriz Tolosarra naiz
ezin ukatu iņolaz
bertan jaiota bertan kristautu
ta San Blas'en milla jolas
gaur Billabona'n bizi naiz eta
aitortu bear det nolaz,
maitasunaren indarrangatik
aldatu nitzan kaiolaz.
-2-
Nik bezelaxe oro opa du
Billabona'ko erriak
baste eun urtean jarrai dezala
Amasako iturriak
garai batean bertan ziraden
sendatutzen egarriak
o, ur maitea zuregan goaz
gaudenean egarriak
-3-
Mendiak dauka iturburua
arkaiztartean gordea,
onekin igurtziko gaitute
guri joatean kordea,
jaio orduko ori artu genun
gatz pixkatekin ordea
pontetik gatoz ikasirikan
Kristau zintzoen bidea.
-4-
Larri ederrak iņoiz ematen
zuk, badakizu iturri,
errekak bulartzen diranean
guretzat zera biurri.
Baņan zu, gabe ilko giņake
ta egunero etorri
zu agortzea danok dakigu
ez litzakela pozgarri.
-5-
Iturri asko agortu dira
zuk jarraitzen dezu zintzo
babeslaritzat ortxen dituzu
Belabieta ta Loatzo
artzen dituzten euri guziak
gorderikan gaurko atzo
ta gaņezka dituzun guzian
legortetarako jaso.
-6-
Perretxikutara joanikan
zure albotikan pasa
txurrut egin da sendotutzen zait
aldapa gora arnasa.
Agur! iturri, gu ongi zaindu
gora iņoizko euri jasa
ta, gora! lengo aitona zarrak
ta, gora! gaurko Amasa.