inprimatu
Izparringia eskuan daukat
Izenburua:
Izparringia eskuan daukat
Sinadura:
Rezola, Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Rezola Arana, Luis

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
289.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Izparringia eskuan daukat

 

 

 -1-

 

 Izparringia eskuan daukat;

 idazlaria Iñaki,

 Tolosa'koa, Linazasoro,

 «Altzeta'n» seme obeki.

 Aldariaga'n zer gertatu dan

 adieraziz ederki,

 ta «Tximela'ri» euskeratuaz

 bertsoak zaizkio jalki,

 neska batek an zer egin duan

 jakingo dezute aurki.

 

 -2-

 

 Maria Lourdes Agirreaurreta,

 bigarrena Lasa dezu,

 bederatzi urte baña biotza

 ogeikoana daukazu.

 Aldariaga zure etxean

 ikusirik barrua su,

 etzera asko konturatutzen

 arrixkuan ziñala zu,

 zure bearra ba-zan errian

 goraltzeko Astiasu.

 

 -3-

 

 Etxea erretzen ez nun ikusi,

 onela daukat entzuna,

 gaiztakerizko lana etzala;

 berezkoa erre zuna.

 Une artantxe jaio zitzaizun

 ama baten ontasuna,

 baldin eduki ezpazenduan

 dadukazun maitasuna,

 an erreko zan, munduan jaio

 beste kulparik etzuna.

 

 -4-

 

 Anai gaztenak bi illabete;

 seaskan zegon lo ta lo,

 zu bakarrikan etxe-kontuan

 txoria baño esnago.

 Amatxo, aita ta senideak,

 belarra biltzen arago...

 ta bat batera esan zenduan:

 etxea erretzen dago!

 aurtxoan billa nola jun ziñan

 guziz arriturik nago.

 

 -5-

 

 Zure guraso jatorrak ari

 geienez egingo zuten,

 jungo al ziran semean billa

 zu jun ziñan bezin zuzen?

 Itxumen artan ezta erreza

 anka ankari ematen,

 xamurrago da pasata gero

 gertatu dana esaten,

 zuk bezelako anaitasuna

 gaur gutxik dute izaten.

 

 -6-

 

 Zeure bizia arrixkaturik

 suaren ingurutxuan,

 larritasuna zer dan gazterik

 ikusi dezu enetxuan.

 Nik aginduko banu «Plus Ultra'n»

 zuretzat itxu-itxuan,

 diru mordo bat zeure izenean

 Donosti'ko eltxetxuan,

 gero gañera medalla ipiñi

 pozikan zure petxuan.

 

 -7-

 

 Askok uste du nexka bizkorrak

 diradela kalekuak,

 ai, nik eztitut emen ikusten

 maite, zu bezelakuak.

 Ondo dakite guraso onak

 eta sendi artekuak,

 zuri begira boteaz daude

 begietatik malkuak,

 mundu onetan amon biurtu

 zaitzala gure Jainkuak!

 

 -8-

 

 Au da negarra ta ezin poztua

 ordu batek dakarrena,

 zutik zegoan etxe maitea

 auts biurtu zaizu dena.

 Norbaitek penik artutzen badu

 neroni nazu aurrena;

 salbatzearren baitere poza,

 sendiko izar ederrena,

 geroztik amak kolkoan dauka

 gozaturikan barrena.

 

 -9-

 

 Bei, txekor, idi, olloak aztu,

 oroiturikan anaia,

 garra tartean ikusirikan

 zure bizian amaia.

 Ederki erakutsi diguzu

 zertaño dan alkar-naia,

 ta nik limosna eskatutzen det,

 orain dalako garaia,

 eskua zabaldutzen badegu

 berrituko da Aldaia.

 

 -10-

 

 Arretxe'n dezu kontratista ta

 Tolosa'n arkitektua,

 Laskibar jauna buru dalarik

 Otegi da egitekua.

 Erri guzia auzo-lanean;

 laguntza egitazkua,

 apaizak eta buruzagiak

 egiten dute naikua,

 ta neri berriz ixuritzen zait

 bukaerakin malkua.

 


inprimatu