inprimatu
Eiz-leku ona dala dakigu
Izenburua:
Eiz-leku ona dala dakigu
Sinadura:
Rezola, Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Rezola Arana, Luis

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
218.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eiz-leku ona dala dakigu

 

Errezola, Luix

 

 -1-

 

 Eiz-leku ona dala dakigu

 Aduna'ko Elbarrena,

 ogei eiztari kontatu ditut

 juntaturik alkarrena.

 Mibit kantua, artean illun,

 entzun genduan aurrena,

 luma urrea balitz bezela

 tiroak berriz urrena.

 

 -2-

 

 Lau egabera buru gañean,

 lurreraturik aulena,

 saio ederra egiña dute

 zein iritxiko aurrena.

 Il zutela uste, baña zauritu,

 egiten zuan errena,

 orrelakotan az-ostrua du

 gorde-leku ederrena.

 

 -3-

 

 Pizti gaxoen paraderoa

 eztegu geroztik jakin,

 bakoitzak biña tiro eginda

 gero erritan alkarrekin.

 Ez gera beintzat gu gizenduko

 oiek botatakoekin,

 amaika miru mantendutzen da

 eiztarien eizarekin.

 

 -4-

 Sororik soro ortxe dabiltza,

 belaz eta baratzetan,

 artean ondo esnatu gabe

 eizarekin ametsetan.

 Ezer ikusten eztutenean

 ate-zai ibai ertzetan,

 kalte-besterik eztute egiten

 oiek lur aberatsetan.

 

 -5-

 

 Ixkilludunak gauz bat ona du;

 eztu bildutzen tiruak,

 Polbora etxera ajolik gabe

 egiten ditu jiruak.

 Elurrak lurra naiz zuriz jantzi,

 nunai ba-dira tiruak,

 nik etxe-alde naigo ditut

 pasa olako giruak.

 

 -6-

 

 Tapakik bota zilipurdika,

 ipar aizea artzera,

 «Naparranean» kopak artuta

 eguardiz utsik etxera.

 Beren maiteak «mar-mar» batean:

 ortako joaten al zera?

 Obea dezu bide ortatik

 lenbait'len egin atzera.

 

 -7-

 

 Zerbait esaten kantuz ari naiz,

 aspaldi ikasi nun oñez,

 neu eiztaria izandua naiz

 orregatik dakit orrez.

 Elbarrituta jetxi zan arek

 ondo zekian latiñez,

 ta, zuek berriz, gizon bizkorrak,

 nuntsu gorde zan jakiñ ez.

 

 -8-

 

 Orain ogei bat urte mugatsu,

 ikusi nere artia,

 belaz putzutan parritzen nuan

 «reklamotako» atia.

 Zenbat etorri, ainbeste jetxi,

 tirua beti merkia,

 lurrik batere ondatu gabe

 amaika ba-det botia!

 

 -9-

 

 Bein eiztari bat sartu zitzaidan

 meta atzean nengoala,

 makurtu zan da, bertan tiroka

 ekin zion bereala.

 Ni albotikan algaraz lertzen,

 esanaz «nerea dala»,

 ikusi arte etzun sinistu

 ura egurrezkoa zala.

 

 -10-

 

 Orain eztago ordun bezela

 iñolaz ibiltzerikan,

 eizikan ezta ugaritu ta

 eiztaria gogotikan.

 Au esan gabe ezin naiz egon

 ezkenean ixilikan,

 urte onenak arrapatuta

 bizi naizela pozikan.

 


inprimatu