inprimatu
"Basarri"
Izenburua:
"Basarri"
Sinadura:
Rezola, Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Rezola Arana, Luis

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
278.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Basarri"

 

Errezola, Luis

 

 -1-

 

 Guda aurretik alkar, «Basarri»

 Donostia'n jo genduan,

 ni entzule ta zu, bertsolari

 «Txirrita» zanan onduan.

 gaur dagon ainbat kulturarikan

 ez egon-arren orduan,

 zure mingañak itz zabarrikan

 an erabili etzuan.

 

 -2-

 

 Gaztetan gizon egin ziñan da

 gizonki zuaz aurrera,

 aldezuana erakutsiaz

 gure izkuntzan aldera;

 bear bezela jokaturikan

 Aitor zarraren antzera,

 zure bearra izan da emen

 indartutzeko euskera.

 

 -3-

 

 Euskeran alde jokatzen degu

 zuk ainbat, beste iñork ez,

 onbeste neke artuko duna

 berriz sortuko da nekez.

 Itzaldi onak maiz dituzuta,

 bertsotan zer esanik ez,

 aurrera berdin erakutsiaz

 urtetan bizitu zaitez.

 

 -4-

 

 Ogei ta amabost urte badira

 ni, konturatu nintzala,

 berezko etorri ederrarekin

 bertsolaria ziñala;

 geroztik, lagun, gure Jainkoak

 maizago bildu gaitzala,

 ongarri degu dizipuluak

 «Basarri», zure itzala.

 

 -5-

 

 Ote zikiñez betea zegon

 bertsolarien baratza,

 zu, asi ziñan ori jorratzen

 arturik lantegi latza.

 Ikusirikan nundik zetorren

 sustraitikan akatsa,

 len ezer gutxi balio zuna

 jarri dezu aberatsa.

 

 -6-

 

 Amalau urte bete nituan,

 garai artako bertsuak,

 astakeriak entzun ezkero

 pozik giñan geintsuak;

 kirtenkeriak elkarri bota,

 ta, gu, kirten alaitsuak,

 kirtenetan zein kirten aundiña

 eramanikan pausuak.

 

 -7-

 

 Kirtenak uxatu ziñuzen da,

 ez dedilla berriz jaio...,

 bitatikan bat aukeran jarri

 nik, kultura pixkau naio,

 gaur gipuzkoan kirten bat dago,

 beraren izena «Pello»,

 Danontzat bera naikoa data

 ez alda, sortuko geio...

 

 -8-

 

 Uztapide'ren omenaldian

 elkar besarkaturikan,

 zuk esandako itzak oraindik

 emen dauzkat gorderikan;

 nere barruan joango dira

 bizi geran mundutikan,

 gizon ixilla aberatsa da,

 ezta olako urrerikan.

 

 -9-

 

 Beian zegoan zaletasuna

 egin zenduan goratu,

 lur makaleko landare zarra

 lur berrian da loratu;

 iñortxok uste ez kendun lana

 zuk egin zenduan lortu,

 zu bezelako ortelanorik

 oraindikan ezta sortu.

 

 -10-

 

 Lege-gizon da apaiz da praile,

 bazegon gizon azkarrik,

 gure baratza txukundutzeko

 oien indarrak alperrik.

 Zuk, Uztapide lagun artuta,

 jorrai batekin bakarrik;

 berezko doia duanak eztu

 kultura askoren bearrik.

 

 -11-

 

 Kultura aundiko gizon azkarrak

 ez dute txarrik merezi,

 oien bitartez egiten degu

 gauz berri asko ikusi.

 Euskera zaintzen nai nituzke

 beti onela ikusi,

 zu, berriz dar-on erdi erdian,

 lore guzien nagusi.

 

 -12-

 

 Kirtenkeria zuzendutzeko

 izan alda euzkaldunik?

 eztala sortu esango nuke

 zuk ainbat lan egin dunik;

 Urtez aurrera bazuaz baña

 etzaizu joaten kemenik,

 orrengatikan txapela eskuan

 detela agurtzen zaitut nik.

 


inprimatu