inprimatu
Asi gera gabeko
Izenburua:
Asi gera gabeko
Sinadura:
Rezola, Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Rezola Arana, Luis

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
227.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Asi gera gabeko

 

Rezola, Luis

 

 -1-

 

 Asi gera gabeko

 amabiterditan,

 kilkirra kantari ta

 ni bertso berritan.

 Egoaize lamarekin

 esnatu sarritan,

 ametsetan nebillen

 kartoizko zalditan.

 

 -2-

 

 Amon bat ikusi det

 laņopetan sartzen,

 bere matxardarekin

 illargiri eltzen:

 talo-burni batekin

 joka, dana ondatzen,

 orain Donosti'n dabil

 gezurrak kontatzen.

 

 -3-

 

 Illargin ba omen daude

 bai, gizon galantak,

 aiek segi, ta, noski,

 onen zalapartak!

 Gerriz gora lau metro,

 irukoak ankak,

 geizi lapurretako

 dirade apartak

 

 -4-

 

 Egunetan egon zan

 autsetan gordia,

 etortzeko atea

 billatu ordia.

 Ta gaņera korrika

 amona abia,

 atzetik omen zuan

 Altza'ko aundia.

 

 -5-

 

 Beste bein proatu zun

 Benus'a juatia,

 jateko asmoetan

 ango tomatia.

 Ikusi zuanian

 abalik atia,

 ura omen zan ura

 tomate jatia!

 

 -6-

 

 Lurretik Benus'era

 egoaizeak nau bultz,

 ezta ez berriketa

 igotzea onuntz.

 Lurretik ustearren

 au dana dala uts,

 bidean arki ditut

 eun milloi astaputz.

 

 -7-

 

 Emen jana ba-dago;

 ni ez nabil gosez,

 bazkari ona egiņa

 ni nazu San Jose'z.

 Marte aldera nua

 ikusteko pozez,

 ia billatzen dedan

 nunbaitean Moises.

 

 -8-

 

 Esan du nai duala

 ezautu Jupiter,

 bein joango da bai, noski,

 ez beintzat bi bider.

 Aspaldi billa dabil

 kaiolako -kilker,

 musika xelebren bat

 omen degu laister.

 

 -9-

 

 Oraindik falta ditut

 Pluton da Urano,

 Mercurio'tik barrena

 joko det Saturno.

 Izarretara eltzean

 lurrerako turno,

 emengo berri dana

 esango det ondo.

 

 -10-

 

 Okurrentzia zuan

 amona gaxuak,

 lurretik egiteko

 arako pausuak.

 Laister emen degu ta

 zabaldu besuak!

 beti eztira izaten

 olako kasuak.

 

 -11-

 

 Antolatzen asi naiz,

 nago ameslari,

 ongi-etorri on bat

 danok amonari.

 Lezea aurretik dala

 berreun txistulari,

 ta ondoren bertsotan

 Basarri kantari.

 

 -12-

 

 Aurtengo agostuan

 Donosti pozikan,

 Errusitik ba-datoz,

 ta... Amerikatikan.

 Jetxiera ikustera

 mundu guzitikan,

 iņork ezpaitu egin

 olako markikan.

 


inprimatu