inprimatu
Nik ere badet haren letretan
Izenburua:
Nik ere badet haren letretan
Sinadura:
Amuriza, Xabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amuriza, Xabier

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1108.zk.
Orrialdea:
34

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nik ere badet haren letretan

 

Amuriza, X.

 

 Nik ere badet haren letretan

 hartua nere tamaina,

 bapatean da bertsoak jartzen

 zein trebetasun bikaina,

 nik ezagutu ez nuen hura

 talentuz haundi zan baina,

 pisuan ere bazen Txirrita

 Lizaso eta ni aina.

 

 Bizi balitza, hura etzen joango

 inori permiso eske,

 zer kantatuko zuen seguro

 arretaz jarri zaitezte.

 hark Cánovas-i bota ziona

 ahaztua danik ez uste.

 Felipek ere haren bertsoak

 aditu behar lituzke.

 

 Merezi duna guk aitortzeko

 Arrietak jarri era,

 ordutik hona guk badakigu

 mundua dator aurrera.

 baina Txirrtak egin zuena

 zer zan kontuak atera,

 hark aina bertso jarri orduko

 gu're isilduko gera.

 

 Gizon haundia bagenun hura

 eta umorez osoa,

 trago egiten ere bazeukan

 bere joera gozoa,

 lanean alper bainan kantuan

 noiz nahi muturra jasoa,

 aupa Txirrita, aupa Hernani

 eta aurrera bertsoa.

 


inprimatu