inprimatu
Guzman onari
Izenburua:
Guzman onari
Sinadura:
Quintana
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Felipe Arrese ta Beitia)
Egilea(k):
Felipe Arrese ta Beitia
Quintana

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
188-191

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Guzman onari

 

Quintana

 

 Lira gozozko soñu ta kantuz badot jasoa

 Edertasuna, alaba galant zeru goikoa,

 Oraiñ gauza bat, baña barria dot jaso gura,

 Egan egiñik Famak goyetan daukan tenplura;

 Berak deitzen deust, berak bular au isioketan,

 Satsa besterik agiri ez dan soru onetan,

 Jatazalako oso nekatu emen begiak,

 Topau ezinda kantagarritzat gei egokiak.

 ¿Zer ete da zer, zeren gañean kantau bearra?

 ¿Pirineoko mendietako gure negarra?

 ¿Maborte-k baten an emon euskun ordu zantarra?

 ¿Edo igesi egin ebala beiñ billdurturik,

 Gure eskuadrak bretañatarraz ikaraturik,

 Jakozalako oneek murruztu su ta garturik?

 Ez dira oneek ene España, jayoterria,

 Ez da betiko ordu char areen gomutgarria,

 Estaldu daizun baltzez arpegi orren argia.

 Beste egun batzuk kantauko dodaz askoz obeak,

 Noz azpiratu zenduzan etsai aiñ errimeak,

 Ereñotzakaz lagunduteko zu koronetan,

 ¿Zergaitik jayo ez ete nintzan egun areetan?

 

 Orduan ziran Alfonso gerran adoretsua,

 Jimena eta Errodrigoren seme errutsua,

 Maruentzako nortzuk zirean bi oñastarri,

 Zerren trisketan zituelako nun nai ugari;

 ¿Nok kontau daikez zenbat garaipen, zenbat gloria?

 ¿Zenbat zelaitza, zenbat mendiska gorriz jantzia?

 Zenbat beukezan etsayak bere oiñperatuak,

 ¿Etziran izan danak barriro batiatuak?

 ¿Zenbat lekutan egiten eben azarkeria,

 Ainbat tokitan artzen ebela duiñ zan saria

 josirik bertan izenchoren bat barribarria?

 

 Agaitik egin otseban baten Arabiarrak,

 Erdue arin, arren Agarren seme azkarrak;

 Guk lotu geuntzen buztarritzarra bota gurean,

 Or nun dabiltzan buztarpetuak alegiñean;

 ¿Edan giñaike euren burla ta barre algara?

 Ez deabrua, ontziak artu, goazen gerrara,

 Europa eten Libia-z egin eban lekua,

 Salbau dagigun, naiz da burrukan urrau narrua,

 Gure gorroto, iguiña eta kastigu miñak,

 Españarentzat izate ez arren leun atsegiñak,

 Jo ta ebagi, sugar eta keez, ea mutillak,

 Ekiñ, esetsi, ez izan orren soldau kikillak,

 Erre Tarifa, kiskildu Kalpe, ichi auts pillak.

 

 Zorionean, Julian etzan gordelaria,

 Edo Tarifa zaintzen egoan agintaria,

 Ondra, adore, baita biotzez askoz obeak,

 Lotzen ebazan bere giltzakaz ango ateak;

 Ondra, adore ta biostsuak batzen badira,

 ¿Nor sartuko da orreek gogortzen diran errira?

 Birtute oneek zaintzen dabezan torre-muruak,

 Iñoz ez dira saldukeriaz eskuratuak,

 Orresegaitik zure izena ez da aztua,

 Numanziatar Tarifa uri dontsu, santua,

 Anchiña bere birrinduteko erromatarrak,

 Euren arrano, euren ichaso, euren indarrak,

 ¿Zeñek zinduzan zeure iraupen sendoak baño,

 Gorde librea ta eurak igesi bialtzeraño?

 

 Jagola dozu gero beste bein Guzman azkarra,

 Galerazorik zugana sartzen mauru zakarra,

 Zugandik artu eban jipoi ta tunda garratza,

 Echakolako izan uste duiñ gozo apatza,

 Bere garrasi, bere deadar, bere uluak,

 Zirealako audiakazko eta arruak,

 Diño sututa entzun dagian areriuak:

 «¿Gizoncho batek ete nau gaur ni atzeratuko?

 ¿Uste nebana ez ete dot nik eskuratuko?»

 «Entzun nai badok Guzman zelan nik dodan mendean,

 »Ire seme bat ill daikedana nai dodanean,

 »Alanbearrak eustalako au emon eskura,

 »Eta aterik zabaldu laster ezpadok gura,

 »Berau ill arren, urrean iri ez deusk ardura,

 »Zerren kenduten oni bagentsat gaur bizitzea,

 »Eu izango az oni emona eriotzea.»

 

 Andikeriaz gaiztakeriak itz egin eban,

 Bakezaleak zeñek ipiñi zituzan gerran,

 Baña alperrik mintzatu egiñ an zan orrelan;

 An birtutea, an bereala, an zan atera,

 Mauru maltziñen arrokeria lotsatutera;

 Birtutez Guzman an argitu zan, an zan bizkortu,

 An etsayari ezin obeto jakon autortu:

 «Baldin ezpadok ezpatarik or naikoa danik,

 »Nire semea ichi dagia bizi bagarik,

 »Plazea largau baño lenago or dok neurea,

 »Botaten deuat zatitu daya ene semea,

 »Ene erriaren altaran ori illten ikusi,

 »Nayago juat jartea baño ni neu ichusi.»

 

 Larrituten da kanpo guztia zotin eginda,

 Zer jazoten zan-illtekoagaz asmau eunda,

 Nogan galtzairu punta gogorra zala estaldu,

 Entzun orduko Kalpek damua eban azaldu.

 Lausotzen jakoz gerrariari begi sutsuak,

 Bere arpegi zurbilla busti malko beruak;

 Azkortu zaite baña naibage askodun aita,

 Zeure Españak zaituzalako ainbeste maita,

 Bialduten dan Fama tronpeta, zolienagaz,

 Arritu dedin mundu guztia Guzman zaillagaz;

 Eguzkiaren jagi lekutik sartu tokira,

 Legeche egan Ipartokitik Eguerdira,

 Doa zarataz: beste Guzmanik iñon ez dala,

 Onen mallara sekula iñor igo etzala,

 Leyaltadeak bere altzoan goyan daukala;

 Ulu eskergau maomatarrak entzundakoan,

 Arin arinka iges us eban egin beiñgoan,

 Arerioa beban legeche orpo ondoan,

 Ur zabaletan chimista legez ugar doiala:

 «Goazen emendik (diño) ondartza geureetara,

 Arranoari artu dabena erpe artean,

 ¿Nungo usoak kendu leikeo egan aidean,

 Odeyez gora nai nundik zabal dabillenean?»

 Ikaraturik euren zetroa badea beera,

 Euren tronua eroan eban curen lurrera,

 Eta godoak zelan erautsen sendo gerraka,

 Afrikan zear mauru zikiñak doaz karraka.

 

 Musulman dongak orretarase doaz emetik,

 Biraoz, etsita gure gerrari zaillen aurretik,

 Zitala utsik zelan isurten eutsen aoak,

 Nai nok esango eban zirala deabruzkoak.

 ¿Uste al eben gure legoia buztarripean

 Erabiltea nai eben gisan euren menpean?

 Alperrik onek eracho baten iraun igillik,

 Begoan legez otzandu eta umill-umillik.

 Alako baten zardenduten dau bere burua,

 Erakusteko erregetzako zala jayua;

 Bere mendean dagozan legez mendi basoak

 Ikaraz erri auzoko eta urriñekoak,

 Agaitik lotu dayan baño len iñok iñola

 Dabela emongo biziaz naste bere odola;

 Ta iraun dayan libre lokabe beti Españak

 Zoli dagola zatituteko arrotzen mañak.

 


inprimatu