inprimatu
Munduko arrokeriyak zer sententzi ekarriko duan
Izenburua:
Munduko arrokeriyak zer sententzi ekarriko duan
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
636.zk.
Orrialdea:
7

Munduko arrokeriyak zer sententzi ekarriko duan

 

Xenpelar

 

  (Jarraipena)

 

 Barrabas dabil gu toriatzen

 galtza gorriyak jantziya

 desanparatu dezagun ori

 artu dezala etsiya.

 Inpernurako izan ez dedin

 animaren sententziya,

 konfesio on bana egiñaz egin,

 kunplitu penitentziya,

 obra onakin logra dedilla

 zerurako lizentziya.

 

 Pekatariya sartutzen bada

 etsai gaiztuen tartera,

 ura andikan ateratzeko,

 ¿bitartekorik ote da?

 Ordu bi daude mundu onetan

 konparaziyo batera,

 oriyek nola pasako diran

 ondo kontubak atera;

 biziyo txarrak engañatzia

 animarentzat kalte da.

 

 Zar eta gazte, pobre ta aberats

 maister eta nagusiak,

 ez gaitzala, arren, desanparatu,

 Jaungoikoaren graziyak.

 Animarentzat kaltian datoz

 gorputzaren maliziyak;

 ¿zertarako dira tratuak eta

 munduko irabaziyak?

 Emen utzita joanak dira

 oraindañoko guziyak.

 

 Batayotikan artu genduan

 Jaungoikoaren graziya

 kontu ez dedin galdu zeruba,

 lenago irabaziya.

 Guregatikan lajatu zuen

 Jesus'ek bere biziya;

 ikusten degu nola dagoan

 gurutziari josiya,

 bera zerbitzen pasa dezagun

 eternidade guziya.

 

 ¡Bertsolariyak zertako egin

 bere burua gustua!

 Bestela pobre bizi naiz bañan,

 pekatuz aberastua.

 Alde batera utzi dezagun

 mundu ontako gustua,

 edo bestela etorriko zaigu

 sententzien bat estua.

 Jesus'engana biur gaitezen

 ez dago gutaz aztua.

 

 Animak garbi jarri ditzagun

 al bada kristau guziyak,

 eta irabazi, gogor egiñaz,

 etsayakiko auziyak.

 Pekatutikan zer datorkigun

 onda gaude ikasiyak,

 gero damurik ez du izango

 munduan ondo biziyak.

 Orretarako lagun deigula

 gure Jaunaren graziyak.

 


inprimatu