inprimatu
Betroyari
Izenburua:
Betroyari
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
653.zk.
Orrialdea:
7

Betroyari jarriyak

 

Xenpelar

 

 Bertsuak jarritzeko

 Orain naiz abiyan

 Publika albanitza

 Euskalerriyan

 Betroi bat artu nuen

 Ernani'n periyan

 Galantzia egingo

 Nuela agiyan

 Beti lantegiyan

 Tristura begiyan

 Ez aren premiyan

 Nere fameliyan

 "Xenpelar"ek daukazki

 Errenteriyan.

 

 Ostegun juan danian

 Amabost Ernani'n

 Betroyaren tratua

 Genduen egin

 Saltzalle Inaziyo

 Erostuna Fermin

 Emeretzi eskatu

 Geniyon eragin

 Babelian du min

 Iņork ase ezin

 Artuari musin

 Eztu nai edozein

 Atzetik bear ditu

 Zazpi medezin.

 

 Informe txarrak dira

 Orrentzat auzotik

 Espalda ateria

 Orgun besotik

 Eztula ta antziya

 Ukullu zokotik

 Desterratuko nuke

 Nik nere bototik

 Amarrak lepotik

 Grilluak orpotik

 Makillaz ondotik

 Jotzen det gogotik

 Etzayo ajolarik

 Ezerengatik.

 

 Oraindik gaztea da

 Ogei ta sei urte

 Ernazi omen dauzka

 Bost illabete

 Nik ez diyot igartzen

 Ala esan dute

 Gezurra baldin bada

 Engaņatzen naute

 Aragiya korte

 Ezurretan torpe

 Saņak dauzka fuerte

 Zeņek nai du merke

 Zikiru baten truke

 Emango nuke.

 

 Kara iguala du

 Aurrian ta atzian

 Basurdia dirudi

 Zutik jartzian

 Konsuelo bat daukat

 Nere biotzian

 Bizirikan gelditzen

 Bada ilbeltzian

 Ori umatzian

 Esnia etxian

 Gaztak abatzian

 Gasura arratsian

 Belarrak gizenduko

 Du mayatzian.

 

 Orren arbolatikan

 Datorren loria

 Frutuak konserbatzen

 Pare gabia

 Alabatu nai diyot

 Bere onoria

 Umatzen baldin bada

 Ai zer poderia

 Orren koloria

 Beltza ta moria

 Joan zayo "loria"

 Lenago obia

 Nere familiaren

 Ondadoria.

 

  (Jarraitzeko)

 


inprimatu