inprimatu
Balentin Berriotxoa
Izenburua:
Balentin Berriotxoa
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
108-109

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Balentin Berriotxoa

 

Xenpelar

 

 1

 

 Milla zortzireun irurogeita

 au zazpigarren, urtia

 Kristo zerutik jetxi zanetik

 oneraņo bitartian:

 iru obispok pasatu duten

 martiriyuaren fuertia,

 penagarriya izanda oyen

 munduko errematia.

 

 2

 

 Baten bizitza kanta dezadan

 au da bigarren bertsoa,

 Elorrio'ko naturala da

 Balentin Berriotxoa:

 aita ta ama Bizkayan daude

 semia anill da gaxoa,

 salbajietan kunplitu zayo

 eriotzako plazoa.

 

 3

 

 Amairu urtetik amabostera

 estudiyoak ikasi,

 gero aitaren ofiziyoa

 erakusten zuten asi:

 gogoak zeukan apaiz egin da

 nayago zuela bizi,

 tormentu gutxi mundu onetan

 eztu beregan ikusi.

 

 4

 

 Berrogei urte orain zituen

 gertatu balitz bizirik,

 ogeita ta zazpi lendabiziko

 estudiatzen asirik;

 seminario batera joan zan

 agotziyan ikasirik,

 negarrez nabill aren pausoak

 ezin adierazirik.

 

 5

 

 Seminario eder batian

 Logroņon apaiz egiņa,

 beste guztiak baņan lenago

 ikasirik esamiņa;

 buru abilla izanik eta

 fede santurako fiņa,

 negarrez urtu leiteke artaz

 akordatuko bagiņa.

 

 6

 

 Ogeita lau urte zituen

 etzeukan memori illa,

 kolejioko maisuak beziņ

 estudiante abilla;

 obispo jaunak ezaguturik

 juxtua eta umilla,

 agindu zuen meza eman ta

 erretiratu dedilla.

 

 7

 

 Goizero labak jotzian meza

 eman ta konfesiyora,

 barau egiņez obra onetan

 pasatzen zuen denbora,

 pobrerik iņoiz etortzen bazan

 eskian atai ondora

 bere ogia ari eman ta

 deboziyoa gogora.

 

 8

 

 Logroņon meza eman zuen ta

 Elorriora etorri,

 predikatzen ta konfesiyuan

 bere errian zan jarri,

 Azpeitiyako San Inaziyon

 bixita egin du sarri,

 azkenerako arren pausoak

 ziraden lastimagarri.

 

 9

 

 Suertatu da gure Balentin

 San Inaziyon sartzia,

 pentsatu zuen ango padria

 adbertenziyan artzia;

 nola naizuen Santo Domingok

 zeukan jantziya jartzia,

 ta fabore egin ziyon

 albazuen ekartzia.

 

 10

 

 Ango padriak maite izanik

 ipiņi zuan kontuan,

 agindu ziyon sartu zedilla

 Okaņako komentuan;

 bire guziyan eskian joan zan

 gabak askotan kanpoan,

 bere gorputza azotatuaz

 allegatzen zan lekuan.

 

 11

 

 Allegatu zan Okaņara ta

 eman ziyoten jantzita,

 berak naizuen gorputzarentzat

 alako penitentzika:

 munduko gauzak guztiyak beti

 alde batera utziya,

 neke trabaju nai gabietan

 artu du pazientzika.

 

 12

 

 Gure Balentin Berriotxoak

 egiņ zituen pausoak,

 konsideratzen jarri ezkero

 dirade lastimosoak;

 Beti negarrez Jesusengana

 zabaldurikan besoak,

 aren biotza konsolatzen du

 zeruko usai gozoak

 

 13

 

 Pasiatzera etzan joaten

 komentu lagunarekin,

 etxian zeukan tertulia ona

 errosario birekin:

 bere gorputza martirizatzen

 azote disziplinarekin,

 oraziyoak baliyo badu,

 zeruen da Balentin.

 

 14

 

 Bakardadian oneraņo zan

 Balentiņen istoriya,

 Okaņatikan Manilara ziran

 zortzi ministro abiya;

 barkuan ere sufritu dute

 makiņabat komeriya,

 biotza penaz urtu leiteke

 ez baldin bada arriya.

 

 15

 

 Okaņatikan Manilaraņo

 barkuan bost illabete,

 yakiņa dago izango zala

 asko leguas aparte,

 zortzi ministro oyen artian

 au zan sobresaliente,

 gure Balentin ango maisubak

 obispo nombratu dute.

 

 16

 

 Ango padriak agindu ziyon

 eskubidia artzeko,

 predikatzen asi dedilla

 kristandadian jartzeko;

 konfesiyo ta barau egunak

 animaz akordatzeko,

 pekatuaren mantxa Judasen

 kalabozuan sartzeko.

 

 17

 

 Artua jan ta ura erari

 arri gaņian lo egin,

 beti Jesusi erregututzen

 gugaz akordatu dediņ;

 kristandadia nai zuenari

 konfesiyoak eragiņ,

 jakiņa dago salbajiakin

 etzeguela atsegiņ.

 

 18

 

 Erreinu artan gobernadore

 salbajien nagusiya,

 Jaungoikuaren bildur gabia

 estranjeriyetan aziya;

 Relijiyoko fede santuan

 jarri naiduen guziya

 agindu zuen plazan kentzeko

 ezpatarekin biziya.

 

 19

 

 Garagarren lendabiziko

 goizian zirade asi,

 arratzerako bost milletatik

 etzan granorikan bizi;

 Fede santuko kristaubak iltzen

 zituenian ikusi,

 Balentin bere lagunetara

 abiatu zan igesi.

 

 20

 

 Pedro Almato eta bestia

 Jeronimo Ermosilla

 gero Balentin Berriotxoa

 saltatu zan oben billa;

 iru obispo juntatu ziran

 zeukaten biotz umilla

 ayen bizitza laister izan da

 martirizatu ta illa.

 

 21

 

 Arrapatuta kate gogorrakin

 lutuak zeuden alkarri,

 iltzeko eman sentenziya ta

 kartzela banetan jarri;

 soldadu tropa baten erdiyan

 gero plazara ekarri

 ezpatarekin lepoak moztu

 dizkate lastimagarri.

 

 22

 

 Orretarako eskatu zuten

 ordubeteko lekua,

 Jaungoikuari egiņ artian

 bere ofrezimentua;

 gobernadore batek emandu

 pena kastidadekua,

 iņor oyetaz damutatzen bada

 bertan kentzeko lekua.

 

 23

 

 Iru obispo oyen gorputzak

 ogei ta lau orduan

 iduki eta enterratuak

 urrikaltzeko moduan,

 Orientalko probintziyan da

 Jeudat deitzen dan lekuan

 erregutzen det ayen animak

 gerta ditezen zeruan.

 

 24

 

 Orra ogei ta lau bertso berri

 ejenplo eder batian,

 oroipengarri kanta ditzaten

 pekatarien artian;

 ai nere Jesus eskatzen dizut

 graziya errematian,

 komeni da ta sartu gaitzazu

 Zeruetako atian.

 


inprimatu