inprimatu
Azken juiziyoko eguna
Izenburua:
Azken juiziyoko eguna
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
745.zk.
Orrialdea:
11

Azken juitziyoko eguna

 

Xenpelar

 

 Komeni diran bertso berriyak

 esplikatu albanitza,

 aditutzia desio duen

 bati eman diot itza.

 Bailiak eta soņu ederrak

 engaņaturik gabiltza,

 animarentzat kaltian dator

 gure munduko bizitza.

 

 Abenduaren lendabiziko

 goizeko zazpiyetan zen

 tenplo santuban egondua naiz

 sermoi eder bat aditzen,

 Jesus'en llaga preziosoak

 astera nua berritzen

 Zeruko Aita lagun zaidazu

 entendimentua argitzen.

 

 Pekatariyak artu dezagun

 doloria biyotzian

 Jesus'ek zenbat sufritu zuan

 gugatik eriotzian,

 firme gabiltzan faltatu gabe

 Fede Santuko itzian,

 gero anima izan ez dediņ

 infernurako iltzian.

 

 Nere kristabak bizian dator

 azken juizioko eguna,

 jakiņa dator begien bistan

 ikusi bear deguna,

 Josafat'eko zelai santuan

 tronpetan soņu illuna

 galduak pena eramango du

 justuarentzat fortuna.

 

 Munduko gauzen erramatia

 dakar azken juizioak,

 auts biurtu ta utziko ditu

 erri ta palaziyoak,

 mendiak lertu alkarren kontra

 erreinu eta nazioak,

 sententzi ori botako ditu

 Jesus'en bendizioak.

 

 Itxasoa, su, eguzki, illun,

 illargia odolak artu

 lurrak ikara eta gaņera

 errio danak agortu,

 munduko gauza baliosuak

 erre ta ikatz biurtu,

 pekatariak umil gaitezen

 bada zerekiņ bildurtu.

 

 Eriotzaren larritasuna

 suspirioa barrendik

 nai eztegula bertan ill bear

 auparo gabe iņondik

 Josafat'eko zelai santura

 juango gera emendik,

 ezda zeruan sartuko Jesus

 desanparatzen duanik.

 

 Jesus Zerutik Josafat'era

 aingeruakin batean,

 pekatarien artzai umilla

 badator oyen artean,

 zelai santura juango gera

 bide guziyak betean

 gure orduko larritasuna

 sententziya eman artian.

 

 Alkarren bistan emango digu

 sententziya bat zorrotza,

 gure obrak an azaldu bear

 gaiztoarentzat zer lotsa,

 pekatariyak altxa dezagun

 Jesusengana biotza,

 konsideratu gugatik nola

 pasa zuan eriotza.

 

 Josafat'eko zelai santuan

 asko degu ikusiko,

 Jesus nola dan sententzia bat

 guri ematen asiko,

 gaiztuak danak infernurako

 onak ez du mereziko

 justuarentzat Zeruan silla

 eternidade guziko.

 

 Aita Santu ta errege oyek

 obispo ta apaiz guztiak,

 pobre ta aberats diranak berdiņ

 maisu orren justiziak;

 diruak ez du an balioko

 ori gaude ikasiyak

 zeņi berea emango dio

 Jaungoikoaren graziak.

 

 Anima galdu baten tormentu

 eta naigabe aundiya

 zer diran ezin konsideratu

 gizonaren memoriyak:

 eternidade guztiko penak

 ez ayen mende jarriak,

 orra munduko gustoak eta

 egun engaņagarriak.

 

 Guziok gera pekatariak

 deseoz edo obretan

 tentazioak guretzat dira

 ezta dudarik orretan:

 gorputz argala erortzen bada

 bere biziyo txarretan

 gero anima entregatzen du

 etsayen atzaparretan.

 

 Bi bide daude ezker ta eskubi

 komeni da ikastia,

 aukera daude bata Zerura

 infernurako bestia:

 gure anima Jaungoikoari

 ainbesteraņo kostia,

 ta zer pena artako duen

 Luziferrentzat uztia.

 

 Infernuan da kalabozo bat

 mortal ikaragarriya,

 an sartzen danak ikasiko du

 tormentu oyen berriya,

 Luzifer dago ango errege

 ezpatarekiņ jarriya,

 arren mendean egon bearra

 animak dauka larriya.

 

 Zeruak ditu amabi ate

 aingeru bana guardian,

 urrez murallak egiņak eta

 alaja fiņak erdian;

 gloriak daukan edertasuna

 musikan alegrian,

 premiyu ori alkantzatzera

 gabiltzan fede garbian.

 

 Aita Santua Erroma'n dago

 izenaz Pio deritza,

 aren kontrako enemiguak

 inguraturik gabiltza,

 Jaungoikoaren birtutea da

 beti errenditzen gaitza,

 kristau fielak kunpli dezagun

 Ebanjelioko itza!

 

 Bertso berrien errematian

 zer datorkigun jakiņa,

 orra nik esan nola bear dan

 egiņ justu esamiņa;

 premio ori alkantzatzea

 enpeņatu alegiņa,

 Zu bitarteko eskatzen zaitut

 Aingeruen Erregiņa.

 


inprimatu