inprimatu
Amerikanuari
Izenburua:
Amerikanuari
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
, 235
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
37.zk.
Orrialdea:
233

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amerikanuari

 

Xenpelar

 

 1

 

 X.-Amar urteko nitzan

 oteketan asi

 galanki nekatuta

 gutxi irabazi

 aberatsa izaten

 enuben ikasi

 oraiņ ere enaiz bada

 indiano bizi

 

 2

 

 A.-Oteketan besterik

 ezpanu izandu

 gaur enitzan egongo

 anketikan maindu

 nere gazte denbora

 naidet deklaratu

 beyak jatxi ta esnia

 ura eman da saldu

 

 3

 

 X.-Gizona abilla dala

 badu fantasiya

 txoruak engaņatzen

 ordukoz asiya

 esnia saltzen zuen

 urakin nasiya

 karrokarekin etzan

 erreko paziya.

 

 4

 

 A.-Nere beyak esnia

 sendo eta lori

 ura emanagatik

 ez fiyatu ari

 Xenpelarri eman biaizkat

 artatik pitxar bi

 ezurrak lasaituta

 asi albaleri.

 

 5

 

 X.-Len baldin badauzkagu

 ezurrak estubak

 eztigu lasaituko

 erari freskuak

 esnia eta ura

 elkarri nastubak

 enpatxua kentzeko

 eztitu gaixtubak.

 

 6

 

 A.-Bostak konbentuban ta

 seyak Lekunberrin

 buelta oik denak eintare

 sekulan bezin min

 sayatutzen naiz baņo

 alkantzatu ezin

 bost egun ontan ez det

 pikorrikan egin.

 

 7

 

 X..-Enfermedade ori

 eztago nere gan

 premiyan dagon ari

 bear dizkat eman

 Ojadesenak erosi

 ayen urak eran

 ikusiko dezu nola

 libratuko zeran

 

 8

 

 A.-Erdiyak ez dakite

 medikuak ere

 olako erremeyorik

 botikan badare

 nere aldian gizon

 jakintsua zaude

 enpatxua kentzeko

 labatibik gafe

 

 9

 

 X.-Astua emango nizun

 bizi izan bazen

 berdin zuregatikan

 aixa juango zen

 enfermedadi ori

 sendatzeko zuzen

 erriyontan alako

 medikurik etzen

 


inprimatu