inprimatu
Aizazu, Anduzmendi, nik entzun dedanez
Izenburua:
Aizazu, Anduzmendi, nik entzun dedanez
Sinadura:
Petriarena, Joan Frantzisko (Xenpelar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Petriarena, Juan Frantzisko

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
295.zk.
Orrialdea:
2

Senpelar

 

 Aizazu, Anduzmendi, nik entzun dedanez,

 Lastur'en zabitzate mokau onak janez:

 Erbia dagoala txindurrien parez

 Dagona jan bearko o agorran ordez.

 

 Asko arrapatu ta ganera aundiak,

 Bukaluko dira orla aguro erbiak;

 Orduantxe ikusi bearko gorriak,

 ĄNeguak sartuko itu ordun adar biak!

 

 Gelditzen geranean orlakorik gabez,

 Arto gutxi dago ta babarrun asko ez,

 Erbiak bukatu ta olagorrikan ez,

 Sardiņak jan bearko gauza oien ordez.

 

 Bere bidean dator aurrera negua,

 Sardiņak jateko ere bear da gogua.

 Sudurretik badator naiko oliua

 Merke ateratzeko beren baliua.

 

 Neguak berekin du otzaren dardara,

 Elurra etorri zan Izarraitz puntara:

 Agur aundirik gabe atzera juana da

 Egin bearko zaio berriz etortzen bada.

 

 Sutondoan artu bear otzak atsegiņak

 Ondoren bazkatuaz aurreko sardiņak.

 Gaztaņa gutxirekin buelta danboliņak

 Onak izango ditu mokau non egiņak.

 

 Sutondorako atera kontuak lenbizi,

 Bein sartu ezkero andik zeņek ateraxi;

 Atxuak errietan, umeak karraxi,

 Izan oi da txistua, danbolin ta guzi.

 

 Lore guziak daude orain igartuta,

 Aizearen indarrak lurrera botata,

 Denporarekin ori jaikiko alda ta

 Asketzi utzegiņak, gauza ona da ta.

 

 Eutzi daiogun gogor negu luzeari

 Deun Anton, bial zazu bixigua ugari;

 Palta duanak berriz eskatu berari,

 Jaungoikoaren baitan agur guziori.

 


inprimatu