inprimatu
Kandelario eguneko bersuak
Izenburua:
Kandelario eguneko bersuak
Sinadura:
Peņaflorida (?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Peņaflorida

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
131

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kandelario eguneko bersuak

 

[Peņaflorida?]

 

 1

 

 Erten ezazu, Andre Maria,

 Belengo portaletatik,

 ikusi dezan mundu guztiak

 Jaio zakuna zugandik.

 

 2

 

 Bazatoz, bada; Amandria

 Arturik zeure besuan

 Seme ederra presentatzera

 Aitari bere tenpluan.

 

 3

 

 Legiarekin kunplitutzeko

 Pobrecho batek bezela

 Usakume bi daramazkizu

 Apaiz,jaunari aurrera.

 

 4

 

 Simeon santu profeta batek

 Ezaguturik Seņora,

 Emenchen dakar,-beregan dio-

 Gure Mesias tenplora.

 

 5

 

 Belaunak bera, begiak gora,

 Bere besuen artian,

 Esaten dio, bialdezala

 Mundutik bakian.

 


inprimatu