inprimatu
Izar ederra zara eükara
Izenburua:
Izar ederra zara eükara
Sinadura:
Peillen, Txomin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Peillen, Txomin

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
485-486

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Izar ederra zara eüskara

 

Peillen, Txomin

 

 Izar ederra zara eüskara

 bena odeiak nagusi

 kanpok'aldetik joiten gütüan

 aize zaharrek nahasi

 zohardirik ez dakigüla

 nola dezakegün kausi.

 

 Sü eder batez berotüko da

 hoztürik den Iparralte,

 jar eüskaldünak girenak oro

 bizi berri baten alte,

 Eüskal Herrian hilaldiaren

 ez dadin izan gure mente.

 

 Bilo xuriak ezin heltüan

 lanean ari beikirade

 züek aldika bilo beltz horik

 sailean sartüko zirade,

 halaxe denek garbi dezagün

 gure zerüko kerade.

 

 (Egin eta abestu ez zituenak)

 

 Bedexagar-i entzünik deitzot

 berset berriak eskertzen

 orain aldika ahal bezala

 Urdiñabarra (y) aipatzen

 Agosti Xahoz hasi beitzaikü

 pastoralak ezkribatzen

 hala kontatüz Atarraztarra

 zoiñen eüskaldün izan zen.

 

 Hebentik zonbait metrotan

 harri xurian agertzen

 Xahoren bürü arrenküratü

 ilherritik da behatzen:

 Ez dü ikusi beharrik ere

 eüskara Züberoan galtzen

 hainbeste maite züan mintzaje

 xeharra ari lehertzen.

 

 Eüskaldün axolgabeak üsü

 beren etxetik baztertzen

 eta erdaldün maltzürrek aldiz

 non nahitikan zapaltzen

 hur zikin hontan erdi itoak

 nola eüskarak hatsartzen?

 bürüa zütik etxekiz baizik

 ezin da biziarazten.

 

 Odei ondotik ateria beita

 gogoaren pausagarri

 erran dadila goresmenetan

 mente hunen oroitgarri

 ekaitzartean itsasuntzia

 osorik zaigula jalgi

 gure borroken arraunkatzeaz

 eüskara bai dela bizi.

 


inprimatu