inprimatu
Umezurtz
Izenburua:
Umezurtz
Sinadura:
Pagadizabal, Prantzisko (Onintza)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pagadizabal, Frantzisko

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
[30].zk.
Orrialdea:
100

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Umezurtz

 

Onintza

 

 1

 

 Errekaldian estalpe,

 betik urrutitxo,

 antxe bertan jaio-intzan.

 mukisu morroizko.

 Atorkit arpegi ori

 udez garbitzeko,

 Galtza zarrak ere dizkit

 maite aldatuko.

 

 2

 

 Ene morroizko, gaurtikan

 aut anai nerea,

 txukun txukun agokenez

 bi aldiz maitea.

 Estalpetikan izan bau

 ama aur zalea,

 ez uken anka zaņetan

 ainbat loi lerdea.

 

 3

 

 Ene loietan abillen

 ez jakiņez guri.

 Ez al uken zulaz

 Ama!, izen ori?

 Nik bezela danok ditek

 ama bat egoki.

 Ik nola ez-bada; ene,

 eria ez euki?

 

 4

 

 Nik bazekiat non deken

 amatxo bat ona;

 ez dek baster utzi iņuten

 ama zeken ura;

 baizik ezkillaz ermitan

 ots ta ots dekena.

 Noren billa abil morroizko?

 Atorkit onuntza.

 

 5

 

 Ara emen Ama Birjiņa,

 mutiko zarpallu

 estalpean utzi zuten

 egizko jostallu.

 Mutiko, bildurrik gabe

 adi bada eldu!

 ia gorago mutiko;

 bai esaiok muxu.

 


inprimatu