inprimatu
Il bearra
Izenburua:
Il bearra
Sinadura:
Pagadizabal, Prantzisko (Onintza)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pagadizabal, Frantzisko

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
728.zk.
Orrialdea:
2

Il bearra

 

Onintza

 

 Ibai medarran gabiltz igari

 bizi naian aldi oro,

 tximist antzo azkar narrastu du

 lagun bat uaitzak gero,

 alde egin diote ibai aparrak,

 izkutatu zaigu betiko,

 ibai ertz batean jayotza ta

 bestean dago erio.

 

 Urtero udazkenez zigortuz

 negun illotzik da izadi,

 egunerokoan noiz nai zaio

 illeta gizarteari,

 eriotzaren mauka irentsia

 ez da errex aselari,

 zelai, mendi, txabol, jauregin da

 zar gaztez goseti.

 

 Zart egiñik dan eriotzari

 ezin ba iñork egin uko,

 Kisto'k ere Bereganatu zun

 gure maitemin zalako;

 bizi batetik bestera zubi

 illundegira edo zerura

 igarotzekotan beingo,

 azken zaigula betiko.

 

 Ez naiz bañan erioren bildur.

 ¡Ez da alaitsu illunabarra?

 Kistotarrari alaxen zaigu

 guztioren il bearra,

 illunabarra igaroz zein eder

 goizez betiko euzkigarra,

 fedez igaro gaitezen orain

 malkoz bustitzen lurra.

 

 Etorri bedi erio azkar

 sastaka batez niregan.

 ¿Zer zait emengo bizi bearra

 negarra baño altzoan?

 Etorri bedi; erne izango naiz

 fedez beingo zubi ortan.

 ¡Bai atsegin zerura joatea

 erio egaz batean!

 


inprimatu