Praktikante bat Aian
Praktikante bat Aian
garai baten bazan,
sendagille trazan;
lan egiņa ogeita-
amar urte pasan.
Serbitsu egin zuan
artutako plazan,
amika otz-bero ark
bai zituen jazan,
bertsotan jarriko det
nola portatu zan.
Amalio jauna zan
txiki eta kaxkarra,
baņa etzan txarra;
izkuntza berriz zuan
erdera bakarra.
Zaldi bat ibiltzeko
eta neiko zarra,
kotarua naiz egon
makaldu xamarra,
nagusiak bazuan
beraren beharra.
Biak gau eta egun
lanean burruka,
zearo purruka;
egin zuten bizitzak
ni errukiz nauka.
Urte dana orrela
asi eta buka,
serbitsuko zirala
ezin leike uka,
zenbat zufritu zuten
esker txarren truka.
|