Parvulus nobis nascitur
I
Birjiña garbiagandik
Gaur jaio zaigu aurtxo bat;
Aingeruak poztu dira,
Poztu gaitezen orobat.
II
Or daukagu gizondurik
Jainko Aitaren Semea;
Gure aragiz da jantzi
Zeru-lurren Egilea.
III
Paradisuan sugeak
Egin zigun ausikia
Sendatzera etorri da
Zerutik Jesus maitea.
IV
Eriotzaren mendetik
Berak atera nai gaitu,
Ta asarreturik daukagun
Jainkoa berriz gozatu.
V
Askan dago eratzana,
Aur-oialetan bildua;
Aingeruekin guziok
Gora dezagun leiaka.
|