inprimatu
Kilo-egilearen kantuak
Izenburua:
Kilo-egilearen kantuak
Sinadura:
Otxalde, Joanes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otxalde, Joanes

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
177-178

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kilo-egilearen kantuak

 

Oxalde, Joanes

 

 Amikozeko Gilen kilo-egileak

 Etchetik kendu ditu bere langileak,

 Sei maiteak,

 Zeren galdu dituen irabazbideak.

 

 Ez dezake nion sal kiloa, ardatza,

 Nagusitu baitzayo galtzerdi-orratza,

 Moko zorrotza.

 Ez da izertu nai oraiko neskatcha.

 

 Ele biltzen dabila, galtchoina eskuan,

 Laneko gogotikan ez baitu buruan,

 Alfer moduan,

 Oial guti emanez kutcharen chokuan.

 

 Gazte irule guti da Eskual-errian,

 Bat ez dugu ikusten kiloa gerrian

 Ate egian.

 Oi zer frendak oriek saltzeko ferian!

 

 Oraino zenbait bada atso orietan

 Iruten ari denik berant arratsetan,

 Biotzminetan,

 Ilobek ez lagunduz bear-orduetan.

 

 Askotan alchatzen da amasoren botza,

 Bainan ilobak ez du artu nai ontsa,

 Lanerat lotsa!

 Arrantze nabe nai bailuke arrosa.

 

 Amak goizean oiu: Jaiki adi, aurra;

 Ez-deya aski luze iretako gaua?

 Ar zan aintzurra.

 Itzuli bearra dun baratzeko lurra.

 

 Alabak arrapostu oetik gostura:

 Bego biar artino aintzurtzeko lurra,

 Arte laburra;

 Joan bear baitut goizik egun merkatura.

 

 Zuri galdatzen dautzut, izaba Maria,

 Laket-leku ote da gaztentzat iria?

 Ain da egia,

 Arat joaiteko badut ainitz gutizia.

 

 Orra nola dabiltzan oraiko neskatchak

 Lur-lanetako dira sobera beratzak.

 Oi alfer otzak!

 Akabo eginen du laster leborantzak.

 

 Neshatcha gazte deno, ilchuraz da abil;

 Esposatu berrian jaunarenezat umil;

 Ondoan zarpil;

 Galtzetako ziloak erdirat ezin bil.

 


inprimatu