inprimatu
Gizona
Izenburua:
Gizona
Sinadura:
Otero Mu˝oz, Blas
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otero, Blas de

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
44

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gizona

 

Otero, Blas de

 

 Eriotzarekin burruka bizian eskuz-esku,

 amil ondoan zuri deika, bai, emen naukazu,

 O, Iauna! Zure ixil etengabearen anotsa

 utsune utsez datorkit itoaz nire abotsa.

 

 O, Iainko! Il bear ba-naiz zu, itzarrik nai zaitut,

 eta gaurik gaura, ai ez dakit noiz, dantzukezu

 nire abotsa. O, Iainko, bakarrik nik ditzegizut

 aztarrika itzalean, zu ikusteko Iauna, zu!

 

 Eskua iasotzen det ta zuk moztutzen didazu,

 begiak iriki ta bizirik kentzen dizkidazu,

 egarri naiz ta gatz biurtzen dira zure ondarrak.

 

 Au da gizon izatea: itomenezko negarrek:

 izan bai -eta ez izan- -betikor ta ilgarri-

 íKatezko ego aundidun aingeru bildurgarri!

 


inprimatu