inprimatu
Zoriontasuna
Izenburua:
Zoriontasuna
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
293-296

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zoriontasuna

 

Otaegui, C.

 

 Ikusitzen dezute horda churi ori

 Mendi egal orretan alcharik egoki?

 Orren tellatapean daude usocho bi

 Beti zorionean diradenak bizi.

 Urbillean dituen iturri errekak,

 Adar orrien pir pir eta aize biguñak,

 Eziñ asma liteken mintzoeran danak

 Dirudite zuzentzen zerura alabantzak.

 Eziñ ederragoak ditu inguruak

 Erromeroren usai gozoz lurrinduak:

 Zora erazten duten chorien kantuak

 Agertzean goizeko argi-errañuak.

 Ez da aditzen kaleko aji ta bullairik

 Aen lo sosegua naasiko duenik;

 Ez dute sentitutzen aiza pozoiturik

 Ukitzean etika paratzen duenik.

 Birau eta itz loirik aditu ez dute;

 Iñori gorrotorik izan ez diote;

 Kutizi galgarririk zer dan ez dakite;

 Bide onei datozen gauzak nai dituzte.

 ¡Zeñen atsegiñ duten denbora pasatzen

 Kabi garbi polita goiso pallakatzen;

 Ume mardulai kontu egin ta pazkatzen,

 Jaungoikoaren bildur santuan azitzen!

 Senarraren lagunak dirade idiak;

 Emazte garbirenak auntsak eta ardiak;

 Aur gaitzikaberenak arkume churiak,

 Anchume, ollo eta beste eche-egaztiak.

 Eguna senti beziñ laster nagusia

 Lurra lantzen asi da, bota du azia,

 Bekokitik darion izerdiz bustia,

 Jaunaren izenean egiñaz guztia.

 Alperkeria zer dan ez du nai ikasi

 Zeren badaki dala gaitz danen uagusi;

 Nola dion lanean aitak erakutsi,

 Eskola ortan ditu semeak nai azi.

 ¡Bedeinkatua, dio, izan bedi lana!

 Onek garbitutzen du Adanen ogena

 Zorigaiztoan sarjin santuan egiña!

 Onela bildutzen dan uzta da onena.

 Eguzkia sartu da goibelen tartean,

 Baita ere ardiak euren salechean:

 Ari dira eskillak illunabarrean

 Mariari agurrak egiten dorrean.

 Ona non dan senarra sorotik echera;

 Aurcho zuri-gorriak zaiozka bidera

 ¡Nere aitacho!, aji egiñaz, atera,

 Amorezko laztan bat pozez eskatzera.

 Ankatik dio batek abian oratu;

 Eskutikan besteak achur laiak artu,

 Galdetuaz, ¿eguna ongi du pasatu?

 Atal-zakurrak ere nai du pallakatu.

 Iduki arren amak besotan bildurik,

 Larrosacho bat bular garbitik zintzillik

 Konsuelozko itzak ezin moldaturik,

 Izerdia kendutzen dio arpegitik.

 Emakume ori da orko ispillua;

 Penak kentzen dituen baltsamu santua;

 Usai ona banatzan duen ispligua;

 Esiz ichia dagon sarjin loretsua:

 ¿Nola ez du senarrak, nola ez gurtuko? 

 Aingerucho bat bada echea zaitzeko;

 Ame biotz bigun bat aur gaisoentzako;

 Atsegintasun eta poza danentzako?

 ¿Nola ez da izango eche ortan dana

 Gaitzikera, doaia eta ontasuna;

 Amorioa eta zoriontasuna;

 Pake gozo gozoa eta naitasuna?

 ¿Ez da or pasatuko goisoro denbora

 Erreka murmurlari malsoren gisara,

 Daramanean garbi koajezko ura

 Iragoaz ibarrak batetik bestera?

 Orko gozotasunak ¿nork ongi azaldu?

 Zerukoak dirala ¿nork esango ez du?

 Eleiza santu orren barrena ezpadu

 Alchatu ezkeroztik ezerchok zikindu?

 Eta ala ere ¡ona zer dan aundinaia!

 Lajarik amorezko ¡a! bizitegia,

 ¡Zenbatek du ikusi nai mundu berria,

 Arkitzeko ustean urrezko kabia!

 Zenbat ¡ai! kaiolatik iges egin duen

 Choriren gisa diran betiko galdutzen,

 Jakin gaberik nora egaaka doazen,

 Eta beste kabirik izango ote duten!

 Artzaien kanta eta lurriñaren ordez;

 Mendi, zelai berde ta zeru urdiñen partez,

 Egoaizeak eta lañoa..., ezer ez,

 Arkituko dituzte maizcho, nere ustez.

 Parre gozoak dira lantu biurtuko;

 Fedez beroak zeuden biotzak oztuko;

 Denbora onaren truk ekaitzak sortuko

 Neskachen soiñ churiren ertzak zikintzeko.

 Nora ez dakitela dira ibilliko

 Ustez Jauja dutela nonbait billatuko;

 Eta alde guzietan dute arkituko

 Eziñ bizia eta... desengañu asko.

 Doai segururikan,-dute esango orduan,-

 Echetikan urruti ez dago munduan:

 ¡Nor legoken ¡ai ama! eche inguruan,

 Utsirudi maiteak zazkigunean juan!

 Zeñen zorioneko, ama, bizi giñan

 Mai urriren ondoan biltzen giñanean,

 Aiton buru zuriak bedeinkatutzean,

 Jan ta bakoitza bere chuloan sartzean!

 ¡Aek amets gozoak! ai zer oroimenak,

 Inchaur ta gereizpean pasa giñuzenak!

 Zorigaiztoan egin giñien agurrak,

 Bizitutzako emen egiñaz negarrak!

 Ez bezaio iñori eman konsejurik

 Datorrela onera euskaldun gazterik:

 Baleki zeñen ogi miña jan dedan nik...!

 Ez luke sinistuko.... nagoan isilik!

 Gisa onetan dira geienak mintzatzen

 Urez beste aldera diradenak juaten:

 Zulatzean beatza dirade oroitzen,

 Ez dala arantz gabeko larrosik arkitzen:

 Ez dutela izango iñon atsedenik

 Saleche, borda eta baserrian baizik,

 Ez ta ere sekula mundu ontan onik,

 Euskal-erri zorora itzuli gaberik.

 Mundurik ez dezuten gazteak, begira;

 Ez juan atsegin billa, iñondik iñora;

 Mendi zoragarriak utzita kanpora;

 Bada emengo doiak zerutarrak dira.

 


inprimatu