inprimatu
Zenbat jostallu munduak baditu!
Izenburua:
Zenbat jostallu munduak baditu!
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
383-384

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


¡Zenbat jostakallu munduak baditu!

 

Otaegi, Klaudio

 

 Dama batzuek euren aurchoakin zuten

 Neguko arratsetan billera egiten.

 Sinistu etzezaten ortzak eta egiñak

 Zizkiola paratu Balderrama jaunak,

 Gau batean aurkeztu zan andre Katalin,

 Aurpegia loturik pañueloarekin.

 Bere lagun artean, zorrozten mistoak,

 Laster asi ziraden, listor gisakoak.

 ¡Nere andre Katalin, orise da planta!

 Guziak asi ziran esaten keñuka.

 Batek galdetu zion: bart ezkeroztikan,

 ¿Zer zaio pasatutzen ortz eta agiñetan?

 -Ez det arrats osoan begirikan ichi,

 Eta, egun guzian jan ere aiñ guchi.-

 Baña, emakumea, zan beste bat mintza,

 ¿Zergatik ez atera kendutzeko oñaza?

 -¡Ikara erazten dit oroitz utsak ere!

 Milla duro gatikan kenduko ez nuke.-

 Baña ¡choroa! ori gauza erraza da,

 Bijoa len baña len Balderramagana;

 Somatu ezkeroztik miña, nik beñepeñ

 Begiari agudo diot erakusten.

 -Beraz, berorrek baldin miñ balu buruan,

 Lepoa pikatuko luke abiuan?-

 Arrazoi orrek ez du ichurarik, eta,

 Or konpon, neri ez dit ardit bat inporta.

 Orduan asi ziran alkarri kontari,

 Neri Arriet jaunak ziran atera bi;

 Neri berriz iru ta, orreri noski lau:

 Kattalinen aurchoak aditutzean au,

 Ojuka esan zuan,-¿lau agiñ bakarrak?

 Askoz geiago ditu kentzen gure amak:

 Begira, sartzen ditu onela beatzak,

 Eta ateratzen denak, AGIÑ ETA ORTZAK.-

 


inprimatu